Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
Emakume garaia I, 1960 (Abguss 1981)
Caroline soineko gorriz, ca. 1964–65
Iruzkinak
Isaku Yanaihara eserita, gorputz osoz, 1957
- Izenburua:
- Isaku Yanaihara eserita, gorputz osoz, 1957
- Erakusketa:
- Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia | Lan-prozesua | Erretratua eta autorretratua | Isaku Yanaihara
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
Isaku Yanaihara filosofia irakasle japoniarra Parisera joan zen 1954an, japoniar aldizkari baterako Giacomettiri buruzko artikulu bat idazteko asmoz. Handik adiskidetasun handia sortu zen irakaslearen eta artistaren artean, eta hurrengo urteetan, Yanaiharak hainbat marrazki, margolan nahiz eskulturarako posatu zuen. Multzo honetan ikusten dugu, hain zuzen ere, Giacometti behin eta berriz modelo honetara itzultzen dela, Yanaihararen antzekotasuna jaso nahian.
Yanaiharak xehetasun osoz kontatu zuen artistarentzako posatzeko bizipena nolakoa izan zen, eta haren azalpenek oso hurbileko ikuspegia ematen digute Giacomettiren arte-prozesuaren inguruan.
“Giacomettik mihisearen gainean margotzen zuen […] egunero pintzel desberdinak erabiliz. (…) Pintzel lodia erabiltzen zuen aurpegiko alde desberdinak margotzeko bakarrik, eta keinu oso azkarrez erabiltzen hasten zenean, orduan hartzen nuen nik arnasa une batez. (…) Giacomettik ez zuen denbora asko ematen hondoa edo gorputz atalak margotzen. Bestela esanda, aurpegia zen haren kezkarik handiena”.
Haren bizitzaren azken hamarkadan, haren margoek bozeto kalitatea hartu zuten. Kolore sorta murritza erabiliz, Giacomettik berriz ere begiradan eta pertsonaren behaketan jartzen du indarra. Yanaihararen burua ilundua dago eta ez dugu haren ingurua antzematen. Beraz, lantegia lausotzen da eta gu erretratu hain zentratu horrekin geratzen gara.