Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
Isaku Yanaihara eserita, gorputz osoz, 1957
Gizon baten burua (Lotar I), ca. 1964–65
Iruzkinak
Caroline soineko gorriz, ca. 1964–65
- Izenburua:
- Caroline soineko gorriz, ca. 1964–65
- Erakusketa:
- Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Emakumea artean | Erretratua eta autorretratua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
Margolan honen izenburua da Caroline soineko gorriz. Prostituta gazte bat zen neska hura, Caroline izenez ezaguna, Giacomettiren maitalea bihurtu zena. Bere bizitzaren azken bost urteetan, gutxi gora behera 1960etik 1965era, bere modelorik ohikoena izan zen, 30 erretratu baino gehiagoren subjektua.
Askotan, Giacomettiren emazteak egunez posatzen zuen harentzat, eta Caroline arratsean iristen zen lantegira, gauez posatzeko. Oso berandu arte egoten zen, eta elkarrekin egoten zireneko gau giro hori agerikoa da erretratu horietan. Argi artifizialpean sortu ziren eta, era askotara, giro lausoaz inguratuta agertzen da Caroline. Gelditasun indartsu batez aurkezten zaigu, sentsualtasunez betea. Eta haren pertsonalitatea, haren bizitasuna, era bikainean jasotzen da erretratu hauetan.
Annette emaztearen irudi gehienak eskulturak izanik, Carolineren erretratu guztiak margolanak dira. Beharbada, horrek iradokitzen ditu bi emakume horiek artistaren bizitzan izan zituzten paper desberdinak.
Annette, Giacomettiren emaztea, egonkortasuna eskaintzen zion indarra zen. Bere gizonaz eta haren lanaz arduratzen zen, etengabe harentzat posatzeaz gain. Caroline, berriz, joan-etorrian ibiltzen zen, eta hari eskainitako artelanek ere halako eite iragankorra dute.