Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
Gizon baten bustoa, 1956
Veneziako emakumea I, 1956 (Abguss 1956)
Iruzkinak
Leoni emakumea, 1947–58
- Izenburua:
- Leoni emakumea, 1947–58
- Erakusketa:
- Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Emakumea artean | Lan-prozesua | Tamaina
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
Alberto Giacometti: “Beste zenbait gauza egin nitzake askoz hobeto: hobeto idazten dut, hobeto margotzen dut. Eskultura da okerren egiten dudana. Horrexegatik sentitzen dut nire burua hori egitera behartuta, neure buruari esaten baitiot: ‘zerbait ulertzea lortzen badut, ongi egiten ez dakidan artegintza baten bidez, imajina ezazu zer egin dezakedan, ongi egiten dudan arte-molde batean!’. Gauero jartzen naiz modeloaren aurrean, eta berregin egiten dut, gutxi gorabehera ikusten dudan bezala. Baina, zaila da, alajaina! Lehen uste izaten nuen gauzak nahikoa egonkorrak zirela, baina orain, gero eta iheskorragoak eta ezohikoak bilakatzen zaizkit!”.
Lan hau Leoni emakumea da, 1947 eta 1958 bitartekoa. Peggy Guggenheimek jaso zuen pieza honen brontzezko lehenbiziko aldaera, eta gaur pieza moldatu hau Palazzo Leoni egoitzan gordetzen da, Peggy Guggenheim Collection delakoaren baitan.
Eskultura hau lehenbiziko aldiz 1947an egin bazuen ere, tarteka-tarteka lantzen jarraitu zuen Giacomettik, bere izaera tematia tarteko zela, hurrengo hamar urteetan. 1956ko instalazio baten argazkiek agertzen dutenez, hanka lirainak ditu Leonik, oinarrian sartzen direnean mehetzen direnak, baina 1957ko lantegiko argazkietan, oin txikiak eta oinarri karratu eta altua dute. Hemen ikusten dugun azken aldaeran, ezpal moduko oinarria du.
Aldaketa horietako batzuk kalteak konpondu edo saihestu nahian egin ziren arren, agerikoa da, baita ere, artistak benetan sinisten zuela igeltsuzko lanak emendatzen jarraitu zezakeela. Leoni emakumea lanak hamar urte eman zituen eraldatzen, behin betiko izaera hartu arte, irudia trazu bakar batean egin zela badirudi ere.