Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
Basoa, 1950
Leoni emakumea, 1947–58
Iruzkinak
Gizon baten bustoa, 1956
- Izenburua:
- Gizon baten bustoa, 1956
- Erakusketa:
- Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia | Perspektiba | Tamaina
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
1956an egindako Gizon baten bustoa lanean, agerian dira bai Alberto Giacomettiren ikuspegi berezia, bai izaera obsesiboa ere.
Artelan hau sortu zuen unean, lanean buru-belarri zebilen Giacometti, gorputz desproportzionatuekin esperimentatzen. Proportzioak gehiegizkoak dira eta desorekatuak, hemen adibidez, non gorputzaren bolumenak gainditzen baitu buru txikerra.
Beti izan zuen interes handia perspektiba eta eskalarekiko, baita ikusleak objektuarekin duen harremanarekiko ere. Hemen, badirudi gizonaren gorputza ezinean altxatzen dela, gugandik oso hurbil, haren burua urrun dagoela dirudien artean.
Alberto Giacometti: “Niretzat edozein deformazio erabat nahigabekoa da. Ikusten dudana jaso besterik ez dut nahi izaten. Etengabe ihes egiten didan itxura jasotzen eta harrapatzen ahalegintzen naiz. (…) ikusten dudana adierazi nahi izaten dut, baina zoritxarrez, inoiz ez dut lortzen benetan haren antzekoa izan daitekeen ezer. Beti desberdina izaten da bukaeran. Horregatik egiten ditut behin eta berriro. Funtsean, hormaren kontra burukadak joz”.