Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
Emakume koilara, 1927
Objektu desatsegina, 1931
Iruzkinak
Bikotea, 1927
- Izenburua:
- Bikotea, 1927
- Erakusketa:
- Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Giza harremanak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
Bikotea, 1927koa, Emakume koilara lanarekin batera eta hemen ondoan ikusgai diren buru zapaldu eta “irudiak plaketan” direlakoekin batera egin zen.
Pieza hauek argi erakusten dute garai hartan Giacomettiren estiloan nolako eragina izan zuten mendebaldekoak ez ziren artegintzak eta eskulturak. Afrikako eta Ozeaniako eskulturek eragin handia izan zuten artistarengan, bai bere begiez ikusi zituen lanek, bai horien erreprodukzioek ere; izan ere, formaren irudikapen naturalistago edo akademikoago batetik aldentzen ziren. Hemen ikusten ditugu gizon bat eta emakume bat zutik, bata bestearen ondoan, baina aldi berean bereizirik, oinarri angeluzuzen baten gainean jarrita, bi idolo totemiko bezala.
Hasierako garaiko lan honetan argi agertzen zaizkigu giza irudiaren abstrakzio eta sinplifikatzearekin Giacomettik egin zituen esperimentuak. Hala ere, bi izakien sexualizazio esplizituak —elkarrekin daudela baina elkar ukitu gabe— bestelako gaiak ere iradokitzen ditu, esaterako voyeurismoa edota desio zapuztua. Gai horiek markatzen dute, aldi honetan, Giacomettiren lana, neurri handi batean, eta bere bizitzan behin eta berriz berreskuratu zituen artistak.