Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
Simone de Beauvoir, 1946
Burua hagatxo batean, 1947
Iruzkinak
Iruditxoa bi etxeren artean, 1950
- Izenburua:
- Iruditxoa bi etxeren artean, 1950
- Erakusketa:
- Alberto Giacometti. Atzera begirakoa
- Gaiak:
- Gizakia | Bizitza | Bigarren Mundu Gerra
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Giacometti, Alberto
1940ko hamarkadan, Bigarren Mundu Gerraren garaian, Giacometti hasi zen irudi luzatuak, meharrak, ertz lausokoak egiten, itxuraz giza irudia urrundik ikusita irudikatzen dutenak. Haren esanetan, irudi handiak egitea faltsua iruditzen zitzaion, eta luzeak eta lerdenak egiten zituenean bakarrik iruditzen zitzaion gizateriari buruz zuen ikuspegiarekin bat zetozela.
Pieza honetan ikusten dugu kaiola berriz agertzen dela Giacomettiren lanean. Gerraren aurretik aritu zen gai horrekin esperimentatzen, aldi surrealistan, eta orain esanahi berri batekin ageri da, eta bizitzaren jarraipenari buruz gogoeta egiteko balio dio, gerraondoko sasoi gorrian.
Kaxaren motiboa 1950eko hamarkadaren hasieran Giacomettiren lan ugaritan agertzen zela argi ikusten da, espazio honetan ikusgai diren lanetan. Horren bitartez irudikatzen ditu hainbat ideia existentzialista, esaterako konfinamendua, isolamendua eta itolarria. Hala ere, antzekotasunak hor zirela ere, Giacomettik ez zuen “kaiola” hitza aipatu lan honi buruz ari zela, eta hitz hauek erabili zituen: “Etxeak diren bi kaxen artean dagoen kaxa baten barruko irudia”.