Edukira zuzenean joan

Surrealismoaren gauzak

Sarrera

Info gehiago

Jaka afrodisiakoa, Salvador Dalí

Info gehiago

Iruzkinak

Dantzaldia balleteko dekoratuak eta jantziak

Izenburua:
Dantzaldia balleteko dekoratuak eta jantziak
Erakusketa:
Surrealismoaren gauzak
Gaiak:
Artea eta ekonomia | Artea eta politika | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Mugimendua | Eszenografia | Jantzi-diseinua | Kontsumoa | Balleta
Mugimendu artistikoak:
Surrealismoa
Aipatutako artistak:
de Chirico, Giorgio | Ernst, Max | Miró, Joan

Artista surrealista askok Ballet Russes dantza-konpainiarentzat lan egin zuten. Antzerkiak irudizko mundu berriak sortzea ahalbidetzen zien. Baina artista haiek halako eremuetan lan egiteak gatazkak sorrarazi zituen surrealisten artean. Hala, mugimenduko alderdi politikoenak mundu komertzialaren menpe jarri izana leporatu zieten haiei. Horren adibide dugu Max Ernst-en eta Joan Miró-ren kasua: Romeo eta Julietarako dekoratuak diseinatu zituzten eta, protesta moduan, surrealista erradikal batzuek zapuztu egin zuten 1926ko obraren estreinaldia.

Le Bal edo Dantzaldia izeneko 1929ko produkzio honetarako dekoratuak eta jantziak Giorgio de Chirico-k diseinatu zituen. Dekoratuetarako arkitektura klasikoan inspiratu zen. Eta jantzietarako, bizidun bihurtutako estatuen eta dantzaldi surrealista bateko gonbidatuen arteko konbinazioa erabili zuen.

Will Tuckett dantza garaikideko koreografoa da:

Jantziak osotasunean ikusita, hauxe da niretzat gauzarik zoragarriena: ukitu grafiko ero hori, gaur egun nekez aurki daitekeena. Egun nahiko zaila da artistekin elkarlanean aritzea eta, kasu honetan bezala, lan serioa egitea eta aldi berean umoretsua izatea.

Jeneralaren uniformeak, adibidez, nabarmendu egiten du jantzi horien funtzioa, eta honek bereziki halako xehetasun batzuk ditu, nire ustez oso orijinalak direnak: sorbaldetan hain modu bitxian gorantz begira dauden txarratela horiek, adibidez. Imajinatu uniformea daraman pertsonaia sorbaldak gora eta behera astinduz; sortuko zen irudia bitxi bezain zoragarria izango litzateke. Bestalde, erantsiak dituen domina horiek oihal gainean marraztuak daudela ematen du. Eta borla-formako gerriko moduko horrek, gortina-zati bat ematen du; zoragarria benetan!

Bueltatuz gero, lehertzen ari den granada bat bizkarrean duela ikusiko dugu. Hala, Jeneral bat dela aditzera ematen digu, baina militar bat dela ere inoiz ez ahaztu gabe.

Eta nire ustez jantzi hauek duten gauza berezietako bat hauxe da, berez mugimendua zehazki deskribatzen ez badute ere, pertsonaia baten ideia eta mugituko litzatekeen modua iradokitzen digutela. Eta liluragarria iruditzen zait hori, oso lan zaila eta asmamen handikoa gainera.

BESTE ATALAK

Sarrera

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Dantzaldia balleteko dekoratuak eta jantziak

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Jaka afrodisiakoa, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gardeniaren mamua, Marcel Jean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Larreko eskorga, 1936, Óscar Domínguez

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Armairu antropomorfoa, 1939, Leonor Fini

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gaueko serenata laburra, 1943, Dorothea Tanning

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Edward James

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

George Melly Edward James-i buruz

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

La reproduction Interdite, 1937, Magritte

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Beistegui-ren apartamentua

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Peggy Guggenheim-entzako belarritakoak, Yves Tanguy

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Dekalkomania, Óscar Domínguez

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Irudiak izarrekin, 1933, Joan Miró

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Hodei-itzurako sofa eta oin-euskarria, 1948, Isamu Noguchi

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Erabilera anitzeko aulkia, 1942, Frederick Kiesler

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

1938ko Erakusketako André Masson-en manikia

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Elsa Schiaparelli-ren dendako erakusleihoa

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Hezurdura eta Urratua, Elsa Schiaparelli Dalí-rekin elkarlanean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gaueko berokia, Elsa Schiaparelli Jean Cocteau-rekin elkarlanean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Itsas izar itxurako paparrekoa, 1950, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Miloko Venus tiraderaduna, 1936/1964, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Neska kortseduna, Horst

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

1938ko martxoko Harper´s Bazaar aldizkariko azala, Cassandre

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Shell gasolinaren publizitate-posterra ("Kazetariek Shell nahiago dute") 

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Kaiola-ohea bionboarekin, Max Ernst

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago