Edukira zuzenean joan

Surrealismoaren gauzak

Gaueko serenata laburra, 1943, Dorothea Tanning

Info gehiago

George Melly Edward James-i buruz

Info gehiago

Iruzkinak

Edward James

Edward James Surrealismoaren babesle eta defendatzaile sutsua izan zen Britainia Handian. Diseinu surrealistez osatutako munduak sortu zituen: Wimpole Street-eko georgiar estiloko bere etxean, eta Monkton etxean, Sussex-en, Ingalaterran. Hainbat artista eta diseinatzaile babestu zituen, René Magritte eta Salvador Dalí besteren artean. Azken honek “poeta kolibri” bezala deskribatu zuen James. 

Ikono bihurtu ziren diseinu surrealista ugariren eragile izan zen Edward James. Hemen Dalí-ren otarrain-telefonoak, gertu Mae West Hollywoodeko aktoresa ospetsuaren ezpainen forma duen satinezko sofa arrosa, eta loreen ordez hostoak eta eskularru arrosak motibotzat dituen te-zerbitzua ikusiko dituzu. Jamesen Londresko etxean zeudela bururatu zitzaien Dalíri eta biei otarrain-telefonoen ideia. Hemen ikusten duzun bertsio zuriak Telefono afrodisiako zuria du izena. Surrealisten ideia baten erakusgarri bikaina dugu hau, esanahi berriak sortzeko bi objektu desberdin elkartzearena, alegia. “Ez dut ulertzen,” idatzi zuen Dalík gerora, “zergatik ez didaten jatetxeetan inoiz ematen telefono errea, otarrain errea eskatzen dudan bakoitzean”.

1930eko hamarkadan zeharo itxuraldatu zuen Edward Jamesek Monkton etxea, eta fantasiazko espazio ikusgarri bat sortu zuen bertan. Jatorrizko adreiluzko aurrealdea, leku hartan tipikoa zena, more koloreko estuko geruza batez estali zuen, eta sarrera nagusiaren albo banatan bi palmondo erraldoi landatu zituen. Leihoak inguratuz lima koloreko igeltsuzko moldadurak jarri zituen eta fatxadako hodiei neurriz gaineko banbu-zutoinen itxura eman zien.

Barrualdeak fantasiaz betetako espazioak ziren, Jamesen antigoaleko altzariak eta diseinu surrealistak nahastuta zituztenak. Hemen adibidez paretako lanpara bat ikus dezakezu, igeltsuzko esku baten formarekin, kristalezko esfera bat eutsiz. Eta, noski, Mae Westen ezpainen forma duen sofa famatua. Dalík eta Jamesek elkarrekin landu zituzten sofa hau egiteko ideiak. Hasiera batean bi egin ziren Monkton etxeko egongelako tximiniaren albo banatan ipintzeko. Dalík erabaki zuen sofa “ahalik eta satin distiratsuenarekin estali behar zela, ezpainetako margoaren antzera”.

Bitrina honen alboko argi-kaxan ikus dezakezun XIX. mendeko zurezko sofa txikia (lehoi-buruak ditu beso-euskarrien ordez eta atzaparrak hanken ordez) Monkton etxeko gune surrealista baten erdian zegoen. Altzari honek txakur baten oinatzak zituen alfonbra berde bat zuen azpian, Jamesen otso-txakurren oinatzetan inspiratuak. Elkarrekin ikusita, sofa hau bizidun bihurtuko zela zirudien, gelatik irten eta alde egiteko prest balego bezala.

BESTE ATALAK

Sarrera

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Dantzaldia balleteko dekoratuak eta jantziak

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Jaka afrodisiakoa, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gardeniaren mamua, Marcel Jean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Larreko eskorga, 1936, Óscar Domínguez

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Armairu antropomorfoa, 1939, Leonor Fini

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gaueko serenata laburra, 1943, Dorothea Tanning

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Edward James

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

George Melly Edward James-i buruz

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

La reproduction Interdite, 1937, Magritte

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Beistegui-ren apartamentua

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Peggy Guggenheim-entzako belarritakoak, Yves Tanguy

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Dekalkomania, Óscar Domínguez

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Irudiak izarrekin, 1933, Joan Miró

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Hodei-itzurako sofa eta oin-euskarria, 1948, Isamu Noguchi

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Erabilera anitzeko aulkia, 1942, Frederick Kiesler

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

1938ko Erakusketako André Masson-en manikia

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Elsa Schiaparelli-ren dendako erakusleihoa

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Hezurdura eta Urratua, Elsa Schiaparelli Dalí-rekin elkarlanean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gaueko berokia, Elsa Schiaparelli Jean Cocteau-rekin elkarlanean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Itsas izar itxurako paparrekoa, 1950, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Miloko Venus tiraderaduna, 1936/1964, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Neska kortseduna, Horst

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

1938ko martxoko Harper´s Bazaar aldizkariko azala, Cassandre

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Shell gasolinaren publizitate-posterra ("Kazetariek Shell nahiago dute") 

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Kaiola-ohea bionboarekin, Max Ernst

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago