Surrealismoaren gauzak
Larreko eskorga, 1936, Óscar Domínguez
Gaueko serenata laburra, 1943, Dorothea Tanning
Iruzkinak
Armairu antropomorfoa, 1939, Leonor Fini
- Izenburua:
- Armairu antropomorfoa, 1939, Leonor Fini
- Erakusketa:
- Surrealismoaren gauzak
- Gaiak:
- Emakumea artean | Sorkuntza artistikoa | Altzari-diseinua | Natura | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dalí, Salvador | Ernst, Max | Fini, Leonor | Oppenheim, Meret
Armairu antropomorfoa da hau, Argentinan jaiotako Leonor Fini artistak diseinatua. Surrealista asko bezalaxe, Fini karismaduna eta talentu handiko artista, oso azkarra eta irakurle amorratua, baita emakume ederra eta bitxia ere zen.
Parisko Galerie Drouin ireki berrian diseinu surrealistari eskaini zitzaion eta berak antolatu zuen erakusketa baterako egin zuen armairu hau. Armairuaz gain, ondoan ikusten duzun korse formako aulkia eta margotutako panelak diseinatu zituen. Hainbat lagun gonbidatu zituen euren objektuak erakustera —Max Ernst, Salvador Dalí eta Meret Oppenheim, besteren artean—. Haien lanak erakusketa honetan ikusi ahal izango dituzu baita ere.
Ghislaine Wood da Surrealismoaren gauzak erakusketaren komisarioa:
“Leonor Finiren armairu antropomorfo zoragarri honek bi emakumeren itxura hartzen du eta horiek artistaren beraren aurpegia irudikatzen dute; hau da, bi irudien aurpegiak Leonorren aurpegiaren ezaugarrietan oinarritzen dira. Emakume eder eta modernoak dira, baina beltxarga bihurtzen ari dira; emakume-beltxargen antzekoak dira. Izan ere, erdi-animalia, erdi-gizaki itxura hori bere obran sarritan aztertu izan zuen Finik. Hemen, beltxarga-itxura aukeratu du, baina bere pintura askotan katu bat edo bestelako izakiren bat balitz bezala agertzen da. Hala, Surrealismoan sarritan ikus daitezkeen irudiak aztertu zituen: emakumea naturatik gertu dagoen izakia bezala eta, aldi berean, emakumearen eta animaliaren arteko asoziazio kezkagarri hau ere.
Erabilitako teknika harrigarria da; ilea, lumak eta larrua xehetasun handiz irudikatu zituen. Izan ere, halako presentzia txundigarria du, eta erakusketa hartan oso nabarmena izango zen ziurrenez. Pintura surrealistaren balentria da benetan”.