Edukira zuzenean joan

Surrealismoaren gauzak

1938ko Erakusketako André Masson-en manikia

Info gehiago

Hezurdura eta Urratua, Elsa Schiaparelli Dalí-rekin elkarlanean

Info gehiago

Iruzkinak

Elsa Schiaparelli-ren dendako erakusleihoa

Izenburua:
Elsa Schiaparelli-ren dendako erakusleihoa
Erakusketa:
Surrealismoaren gauzak
Gaiak:
Manikia | Artea eta moda | Eragin artistikoa | Forma | Diseinua | Jantzi-diseinua | Kontsumoa | Luxua | Paris | Mae West | Zinema
Mugimendu artistikoak:
Surrealismoa
Aipatutako artistak:
Cocteau, Jean | Dalí, Salvador | Fini, Leonor | Frank, Jean-Michel | Magritte, René | Oppenheim, Meret | Schiaparelli, Elsa

Elsa Schiaparelli-ren dendaren ikuspegi bat da hau. Bertako erakusleiho berritzaileek oihartzun handia izan zuten Paris osoan. 1937ko diseinu honetan kaiola erraldoi bat ikus daiteke, Jean Michel Frank-ek urre-koloreko banbuarekin egina eta lore gorri eta berdeekin apaindua. Hasiera batean, Schiaparelliren lurrin-sorta berri bat aurkezteko sortu zen. Dendan iraunkorki zeuden bi manikiak —Pascale eta Pascaline— kaiolaren barruan eserita agertu ohi ziren askotan, Schiaparelliren arropekin jantzita. Salvador Dalí-rekin egindako beste erakusleiho famatu batean lastoztatutako eta arrosa kolorez tindatutako hartz zuri bat azaltzen zen, gorputzean bitxiez betetako tiraderak zituela.

Schiaparelliren lurrinek izen surrealistak zituzten, eta botilen diseinuak ere halakoxeak ziren. Shocking izenekoa izan zen ezagunena. Leonor Fini-k diseinatu zuen botila, jostunen maniki baten formarekin eta Mae West-en soin bihurgunetsua iradokiz, Schiaparelliren bezeroa eta surrealistek biziki miresten zuten emakumea baitzen. Sleeping lurrinaren botilak kandela-forma zuen. Eta gizonezkoentzat sortu zuen koloniak —Snuff izenekoak— pipa baten forma zuen eta puru-kaxa batean zetorren. René Magritte-k pipa bat irudikatzen duen ikono bihurtutako koadro surrealistan inspiratua zegoen, eta “Hau ez da pipa bat” zeraman idatzia.

Moda munduko diseinatzaile surrealista gailenena, gizartean irudi nabarmena eta enpresa-emakumea izan zen Schiaparelli. Diseinu surrealistak eta oso ehun finak erabiltzen zituen goi-mailako jantzigintzako soineko dotoreak egiteko, teknika aldetik primerakoak eta maiz oso bitxiak. Hainbat artistarekin aritu zen elkarlanean, besteren artean Salvador Dalírekin, Jean Cocteau-rekin, eta Meret Oppenheim-ekin. Emakume aberatsak eramaten zituzten bere soinekoak, eta oso bezero ospetsuak zituen, adibidez, Greta Garbo, Katharine Hepburn, Joan Crawford eta Wallis Simpson.

BESTE ATALAK

Sarrera

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Dantzaldia balleteko dekoratuak eta jantziak

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Jaka afrodisiakoa, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gardeniaren mamua, Marcel Jean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Larreko eskorga, 1936, Óscar Domínguez

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Armairu antropomorfoa, 1939, Leonor Fini

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gaueko serenata laburra, 1943, Dorothea Tanning

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Edward James

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

George Melly Edward James-i buruz

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

La reproduction Interdite, 1937, Magritte

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Beistegui-ren apartamentua

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Peggy Guggenheim-entzako belarritakoak, Yves Tanguy

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Dekalkomania, Óscar Domínguez

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Irudiak izarrekin, 1933, Joan Miró

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Hodei-itzurako sofa eta oin-euskarria, 1948, Isamu Noguchi

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Erabilera anitzeko aulkia, 1942, Frederick Kiesler

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

1938ko Erakusketako André Masson-en manikia

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Elsa Schiaparelli-ren dendako erakusleihoa

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Hezurdura eta Urratua, Elsa Schiaparelli Dalí-rekin elkarlanean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gaueko berokia, Elsa Schiaparelli Jean Cocteau-rekin elkarlanean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Itsas izar itxurako paparrekoa, 1950, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Miloko Venus tiraderaduna, 1936/1964, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Neska kortseduna, Horst

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

1938ko martxoko Harper´s Bazaar aldizkariko azala, Cassandre

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Shell gasolinaren publizitate-posterra ("Kazetariek Shell nahiago dute") 

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Kaiola-ohea bionboarekin, Max Ernst

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago