Edukira zuzenean joan

Surrealismoaren gauzak

Jaka afrodisiakoa, Salvador Dalí

Info gehiago

Larreko eskorga, 1936, Óscar Domínguez

Info gehiago

Iruzkinak

Gardeniaren mamua, Marcel Jean

Izenburua:
Gardeniaren mamua, Marcel Jean
Erakusketa:
Surrealismoaren gauzak
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Erakusketak | Paris
Mugimendu artistikoak:
Surrealismoa
Artelan motak:
Eskultura | Ready-made
Aipatutako artistak:
Dalí, Salvador | Duchamp, Marcel | Jean, Marcel | Oppenheim, Meret

Gardeniaren mamua da hau, surrealistek “erantsitako objektu” deitzen zuten horietako bat: gauza desberdinak eta sarritan inkongruenteak pilatzetik sortutakoak ziren, jatorrizko testuingurutik aterata eta konbinazio berri eta bitxietan elkartuta. Haien iritziz objektu horiek bizitza modernoaren konplexutasunak eta kontraesanak adierazten zituzten.

Mamua igeltsuzko buru bat da, begien ordez kremailerak eta lepoko bezala zeluloide zinta zati bat dituena. Marcel Jean-ek egin zuen XVIII. mendeko eskultura baten moldea oinarritzat hartuta; eskultura Luis XV.aren maitale izandako Madame du Barry ederrarena zen. Beltz koloreko artile-hautsez estali zuen burua eta belus gorriz estalitako zurezko oinarri baten gainean jarri zuen. Kremailerak zabaldu eta itxi egin zitezkeen, aurpegiari espresio desberdinak emateko; erdi zabalik zeudenean, miniaturazko bi argazki agertzen ziren, izar bat eta aurpegi bat.

1936an Parisko Galerie Ratton-en izandako Exposition Surréaliste d’Objets erakusketarako egin zuen buru hau Jeanek. Erakusketa gogoangarria izan zen hura, batera ikusi ahal izan baitziren oso ezagun bilakatuko ziren objektu surrealista batzuk: Dalí-ren Jaka afrodisiakoa, adibidez, eta Meret Oppenheim-en ilez estalitako katilua eta platertxoa. Marcel Duchamp-ek bere aurreneko “ready-made”-a aurkeztu zuen bertan: botila-altzari bat zen, artistaren sinadura zeramana, eta, artistak hala zioelako, objektu arrunt bat artelan bihur zitekeela aditzera ematen zuena.

Nabarmentzekoa da lan honen misteriozko izena —Gardeniaren mamua— oso modu surrealistan eta aproposean gainera sortu zela. Jatorriz Gardeniaren sekretua izena zuen, bigarren eskuko azoka batean film-bobina bat aurkitu ondoren asmatua. Baina erakusketaren katalogoan inprenta-akats bat egin zuten: “secret” (sekretu) hitza “spectre” (mamua) bilakatu zen. Horrek zoriaren elementua gehitu zuen, surrealistek gehien miresten zuten alderdietako bat. Ondorioz, izen enigmatikoago hau mantentzea erabaki zuen Jeanek.

BESTE ATALAK

Sarrera

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Dantzaldia balleteko dekoratuak eta jantziak

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Jaka afrodisiakoa, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gardeniaren mamua, Marcel Jean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Larreko eskorga, 1936, Óscar Domínguez

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Armairu antropomorfoa, 1939, Leonor Fini

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gaueko serenata laburra, 1943, Dorothea Tanning

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Edward James

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

George Melly Edward James-i buruz

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

La reproduction Interdite, 1937, Magritte

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Beistegui-ren apartamentua

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Peggy Guggenheim-entzako belarritakoak, Yves Tanguy

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Dekalkomania, Óscar Domínguez

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Irudiak izarrekin, 1933, Joan Miró

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Hodei-itzurako sofa eta oin-euskarria, 1948, Isamu Noguchi

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Erabilera anitzeko aulkia, 1942, Frederick Kiesler

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

1938ko Erakusketako André Masson-en manikia

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Elsa Schiaparelli-ren dendako erakusleihoa

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Hezurdura eta Urratua, Elsa Schiaparelli Dalí-rekin elkarlanean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gaueko berokia, Elsa Schiaparelli Jean Cocteau-rekin elkarlanean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Itsas izar itxurako paparrekoa, 1950, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Miloko Venus tiraderaduna, 1936/1964, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Neska kortseduna, Horst

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

1938ko martxoko Harper´s Bazaar aldizkariko azala, Cassandre

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Shell gasolinaren publizitate-posterra ("Kazetariek Shell nahiago dute") 

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Kaiola-ohea bionboarekin, Max Ernst

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago