Surrealismoaren gauzak
Miloko Venus tiraderaduna, 1936/1964, Salvador Dalí
1938ko martxoko Harper´s Bazaar aldizkariko azala, Cassandre
Iruzkinak
Neska kortseduna, Horst
- Izenburua:
- Neska kortseduna, Horst
- Erakusketa:
- Surrealismoaren gauzak
- Gaiak:
- Artea eta moda | Sorkuntza artistikoa | Argia | Edertasuna | Bigarren Mundu Gerra | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Horst, Horst P.
Modako argazki hau Horst Bohrmann-ek atera zuen. Bohrmann 1930eko hamarkadan Vogue aldizkarirako egiten zituen lan surrealistengatik bihurtu zen famatu. Antzerki-itzal nabarmenak erabiltzen zituen: gorputzaren zati jakin batzutan bakarrik —esku edo oinetan, adibidez— fokatzen zuen lana edo modeloaren aurpegia kameratik ezkutatzen zuen, irudi honetan bezala.
Tim Walker gaur egungo moda-argazkilaria da. 2007ko otsaileko Vogue aldizkariko Curioser and Curioser sailean argitara atera ziren bere argazkiak erakusketa honetan inspiratu ziren.
“Argazki hau ziztu bizian atera zuela badakit, saio bateko azkeneko argazkia zelako, Horstek Parisen egin zuen azkeneko saiokoa hain zuzen, Bigarren Mundu Gerran tropen inbasioa zela-eta berehala alde egin aurretik. Eta presa horretan datza, nire ustez, argazki honen xarma handia. Nire iritziz benetako edertasuna jasotzen duten argazkiak gehiegi lantzen ez diren horiek dira, argazkilariak batere esfortzurik egin gabe ateratzen dituenak.
Horst argazki hau ateratzen ari zenean modelo bati argazkiak ateratzeko eskaria betetzen ari zen. Eta argazkilari guztiok begiratzen dugun lehenengo gauza argazkia aterako diogun neska da, eta beti nahi izaten dugu enkoadrean neska hori ahalik eta handien agertzea eta jantziak nola daramazkin erakustea; kasu honetan, kortsea nola daraman ongi ikustea.
Hortaz, ziurrenez kortsea aztertu zuen, ondoren modeloaren gorpuzkera, eta gero hori guztia moldatzeko modua. Eta orduan pauso bat atzera emango zuen ziurrenez, eta horrela ikusiko zuen neska ezarrita zegoen apalaren gainetik lokarria erori zen modua, eta ziurrenez pentsatu zuen “ba, nahiko ondo dago”. Eta orduan beste pauso bat gehiago emango zuen atzera eta itzala apaletik behera erortzen ari zen modua ikusiko zuen, eta horren edertasunaz jabetu zen. Eta, gero, beste pauso bat gehiago atzera emanez, han ezkerraldean ikusten zen beste ehun-zatia erortzen zen moduaz jabetu zen; ziurrenik estilistak alde egin zuen argazkia ateratzeko momentuan, horretan pentsatu gabe. Eta orduan ikusiko zuen argazki perfektua”.