Edukira zuzenean joan

Surrealismoaren gauzak

Dantzaldia balleteko dekoratuak eta jantziak

Info gehiago

Gardeniaren mamua, Marcel Jean

Info gehiago

Iruzkinak

Jaka afrodisiakoa, Salvador Dalí

Izenburua:
Jaka afrodisiakoa, Salvador Dalí
Erakusketa:
Surrealismoaren gauzak
Gaiak:
Generoa eta sexualitatea | Sorkuntza artistikoa | Diseinua | Erakusketak | Kontsumoa | Paris | Subkontzientzia
Mugimendu artistikoak:
Surrealismoa
Aipatutako artistak:
Dalí, Salvador

Honako hau Salvador Dalí-ren Jaka afrodisiakoa da. Dalí izan zen 1930eko hamarkadaren erdialdera honako hau bezalako “objektu surrealistak”, egiten hasi zen aurrenetako artista. Hark zioenez, era askotako elementuak modu berri batean elkarren ondoan jarriz gero esanahi berriak sor zitezkeen, sarritan desioekin eta ametsekin lotura zutenak.

Surrealismoan aditua den Alyce Mahon-ek hauxe dio:

Hemen ikusten duzuna jaka beltz bat da, likore edalontzi txikiekin dekoratua. Edalontzi bakoitzak mendazko likorea du, kolore berde biziarekin eta distiratsuarekin. Eta Dalík euliak sartu omen zituen barruan. Hark zioenez jaka hau aproposa zen “gaueko irteerak” deiturikoak egiteko. Zergatik? Ba, mendazko likorea ahalmen handiko afrodisiakoa zelako, haren irudimenean behintzat!

Objektu surrealisten oso erakusketa erakargarri batean aurkeztu zen, Parisko galeria txiki batean. Dalík sortutako objektu hau hormatik zintzilikatu zen, eta mahai bat zuen ondoan, botila bat mendazko likore gainean zuena. Asmoa hauxe zen, galerian sartzen ziren ikusleek edari afrodisiako honetatik edatea, eta agian Dalíren jaka probatzea.

Hala, edalontzi txiki hauek —1936ko lehenengo bertsioan 50 omen ziren guztira— paparrekoen antzera kokatu ziren, eta plazer-erotikoen zurrupada txikien antzera ere aurkeztu zituen; bakoitzak nahi adina har zezakeen eta haiekin jolas egin zitekeen. Baina, jakina, jaka probatuz gero, gorputz gainean likorea era iradokitzailean isurtzeko arriskua ere zegoen.

Jaka hau ikusita, modak ez ezik, erosteko ekintzak berak ere surrealistei sortu zien interesa antzematen da. Erosketa emakume nahiz gizonek gogoko zutena eskuratzeko eta, berez, barneko fantasiaren bat asetzeko modu bat zen. Surrealistek kontsumoaren, modaren eta diseinuaren ideien berrazterketa zehatza egiteko hartutako erabaki irmoa erakusten digu, baita eremu horiei hedadura erotiko berri bat emateko hartu zuten jarrera ere.

BESTE ATALAK

Sarrera

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Dantzaldia balleteko dekoratuak eta jantziak

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Jaka afrodisiakoa, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gardeniaren mamua, Marcel Jean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Larreko eskorga, 1936, Óscar Domínguez

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Armairu antropomorfoa, 1939, Leonor Fini

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gaueko serenata laburra, 1943, Dorothea Tanning

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Edward James

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

George Melly Edward James-i buruz

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

La reproduction Interdite, 1937, Magritte

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Beistegui-ren apartamentua

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Peggy Guggenheim-entzako belarritakoak, Yves Tanguy

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Dekalkomania, Óscar Domínguez

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Irudiak izarrekin, 1933, Joan Miró

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Hodei-itzurako sofa eta oin-euskarria, 1948, Isamu Noguchi

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Erabilera anitzeko aulkia, 1942, Frederick Kiesler

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

1938ko Erakusketako André Masson-en manikia

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Elsa Schiaparelli-ren dendako erakusleihoa

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Hezurdura eta Urratua, Elsa Schiaparelli Dalí-rekin elkarlanean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Gaueko berokia, Elsa Schiaparelli Jean Cocteau-rekin elkarlanean

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Itsas izar itxurako paparrekoa, 1950, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Miloko Venus tiraderaduna, 1936/1964, Salvador Dalí

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Neska kortseduna, Horst

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

1938ko martxoko Harper´s Bazaar aldizkariko azala, Cassandre

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Shell gasolinaren publizitate-posterra ("Kazetariek Shell nahiago dute") 

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago

Kaiola-ohea bionboarekin, Max Ernst

Surrealismoaren gauzak, Iruzkina, 2008

Info gehiago