Surrealismoaren gauzak
Peggy Guggenheim-entzako belarritakoak, Yves Tanguy
Irudiak izarrekin, 1933, Joan Miró
Iruzkinak
Dekalkomania, Óscar Domínguez
- Izenburua:
- Dekalkomania, Óscar Domínguez
- Erakusketa:
- Surrealismoaren gauzak
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Forma | Kolorea | Bitxi-diseinua | Natura | Subkontzientzia
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Teknikak:
- Dekalkomania
- Aipatutako artistak:
- Agar, Eileen | Calder, Alexander | Domínguez, Óscar
Irudi hau eratzeko Óscar Domínguez-ek ‘dekalkomania’ izeneko eta berak garatutako teknika surrealista erabili zuen.
Bi geruzaren artean pintura edo tinta txertatzean datzan teknika da hau. Kolorea zabaldu egiten da, hemen ikusten dituzun bezalako forma organikoak sortuz. Lortutako emaitzek naturan sortzen diren benetako formen antza hartzen zuten sarritan, adibidez: koralenak edo itsas belakienak, edo mineral baten zeharkako sekzioarenak.
Natura inspirazio-iturri nagusietako bat izan zen surrealistentzat. Euren diseinuak naturaren formetara egokitzen zituzten; horren erakusgarri ditugu, adibidez, Eileen Agar-en Itsas objektua, edo sail honetan ikusiko dituzun Alexander Calder-en bitxiak. Gainera, “liluragarriaren” kontzeptu surrealistaren irudi zen natura, eta inkontzientearen metafora bihurtu zen.
Surrealistei hainbeste gustatzen zitzaien dekalkomaniaren teknika zoriaren indarrekiko sentitzen zuten mirespenarengatik. Era honetara egindako irudietan artistak kolorea eta pintura-kantitatea kontrola ditzake; ez, ordea, azken diseinua. Domínguezek berak honela deskribatu zuen bere obra: “dekalkomania, aurretik pentsatu gabeko objektuekin”.