%100 Afrika
Eskultura-multzoa. Egilea: Efiaimbelo (Androka, Madagaskar, Afrikako hego-ekialdeko kostaldean). 1991 eta 2000 bitarte
Titulurik gabea. Argazkia. Egilea: Seydou Keïta (Bamako, Maliko Errepublika, Afrikako ipar-mendebaldea). 1956 eta 1957 bitartean egina
Iruzkinak
Maskara-multzoa. Egilea: Romuald Hazoumé (Porto Novo, Benin, mendebaldeko Afrika). 1992 eta 2003 bitartean eginak
- Izenburua:
- Maskara-multzoa. Egilea: Romuald Hazoumé (Porto Novo, Benin, mendebaldeko Afrika). 1992 eta 2003 bitartean eginak
- Erakusketa:
- %100 Afrika
- Gaiak:
- Bizitza | Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Materiala | Espiritualtasuna | Herri-kultura | Afrika | Tradizioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Hazoumé, Romuald
Baztertutako objektuak erabiliz egiten ditu maskarak Hazoumék; adibidez, plastikozko botilak erabiliz. Haren hitzetan:
“Mendebaldera bueltan bidaltzen dut haiena dena, hots, egunero inbaditzen gaituen kontsumo-gizartearen hondakinak”.
Bere lanak lotura eratzen du maskaren kultura tradizionalaren eta mundu modernoko kulturaren artean. Hazoumé bi erlijioren eraginpean hazi zen: batetik, Eliza Katolikoarena; eta, bestetik, Afrikako mendebaldeko yoruben erlijio tradizionala, erlijio animista, jainko asko gurtzen dituena. Kultura ondare bikoitz hori agertzen da bere lanean.
Maskarek Yoruba tradizioak gogorarazten dituzte. Yorubentzat, maskarekin egindako erritoek bizitza agertzen dute, hastapenetatik denboraren bukaeraraino. Ohituraz, maskara eramaten duenari metamorfosia egitea ahalbidetzen dio maskarak. Iniziazio-errito eta proben zeremonia zorrotz baten ondoren, maskara daramanak metamorfosia izaten du, eta maskarak pertsonifikatzen duen izaki hori bihurtzen da. Zanzibrrrrace izeneko maskara, 2003koa, Zurrunbilo maskara Bambara garrantzitsuarekin harremanean dago. Bizitzaren agerpena gobernatu zuen zurrunbiloa adierazten du maskara horrek. Beraz, Hazoumék iniziatuen hitzak erabiltzen ditu sortzen dituen lanei nortasuna emateko. Begirune handia die tradizio horiei; adibidez, bere erakusketa bat ireki baino lehenago, babesa eskatzen die espirituei eta haienganako bidea kontrolatzen duen apaiz handiari. Hala ere, Hazouméren maskarak, erritoetarako maskara tradizionalak ez bezala, artistak gizarteaz eta munduko arazoez duen ikuspegiari lotuta daude. Izan ere, iniziatuen erritozko trantzeen interpretazio modernotzat har daitezke, gaur egungo munduaren eromena agertzeko asmoa duten interpretaziotzat.