%100 Afrika
1960ko hamarkadaren erdialdea eta 1970eko hamarkadaren bukaera bitarteko argazki-multzoa. Egilea: Depara (Kboklolo, Angola, Afrikako hego-mendebaldea)
Titulurik gabea. Autoaren irudia. Egilea: Esther Mahlangu (Middeleburg, Hego Afrika). 2005
Iruzkinak
Hiru eskultura. Egilea: John Goba (Mattru Jong, Sierra Leona, mendebaldeko Afrika). 1992, 1996 eta 1999 urteetan eginak
- Izenburua:
- Hiru eskultura. Egilea: John Goba (Mattru Jong, Sierra Leona, mendebaldeko Afrika). 1992, 1996 eta 1999 urteetan eginak
- Erakusketa:
- %100 Afrika
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Herri-kultura | Afrika | Tradizioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Goba, John
Goba-ren lana bere mende jatorriari lotzen zaio. Emakumeen erakunde ezkutuen inguruan jaio zen, eta, ingurune horretan, haren amonak maila garrantzitsua zuen. Hogeita hamar urte inguru zuenean, errebelazioa izan zuen, eta, horren ondorioz, ode‑lay iniziazio zeremonietarako maskarak sortzen hasi zen. Zeremonia edo maskarada horiek egungo erritual sozialak dira, 1970eko hamarkadan egiten hasi zirenak. Sinesmenei estuki lotzen zaion gizartean, erritual horiek jarraitutasuna lortzeko asmoa dute, eta kanpoko erasoetatik babestekoa. Urtearen zati handienean, maskarak eta mozorroak etxe berezian eta sakratuan gordetzen dira. Urtean behin, iniziazioaren erritualak, jantzi egiten dituzte eta kanpora ateratzen dira ikus ditzaten. Hori, sarritan, esperientzia beldurgarria izaten da.
Ode‑lay maskaren eta jantzien ezaugarria da apaingarri aparta ugari izaten dutela. Material ezohikoak izaten dituzte, esate baterako, Gabon zuhaitzetako apaingarriak, efektu ikusgarriak lortzeko. Gobaren hasierako maskarak zurez eginda egoten ziren eta kolore biziak ematen zitzaizkien pintura industrialarekin. Horiek ode‑lay tradizioen ondoren hasi zen sortzen. Esperientzia gehiago zuen heinean, bere eskulturak askeago bihurtu ziren.
Gobaren irudiek bere herriko tradizioak dituzte inspirazio-iturri. Eskulturak, denborak ohoratutako ipuinetatik eta bere fantasietatik hartutako irudien nahaste trebea dira. Ezaugarrietako bat da pertsonaia guztietan arantzurdeen arantza ugari gailentzen direla, arantza zorrotzek babestu egingo balituzte eta lanaren bihotz sekretura sartzea debekatuko balute bezala. Gobak dioen moduan, eskultura bakoitzak bere historia pribatua du, eta artistak baino ez du horretarako giltza.