%100 Afrika
Titulurik gabea. Argazkia. Egilea: Seydou Keïta (Bamako, Maliko Errepublika, Afrikako ipar-mendebaldea). 1956 eta 1957 bitartean egina
Auto-txapelduna. Egilea: George Lilanga (Kikwetu, Tanzania, ekialdeko Afrika). 2000. urtean margotua
Iruzkinak
Mamu-hiria (Ville fantôme). Egilea: Bodys Isek Kingelez (Kimbembele, Kongoko Errepublika Demokratikoa, erdialdeko Afrika). 1996. urtean egina
- Izenburua:
- Mamu-hiria (Ville fantôme). Egilea: Bodys Isek Kingelez (Kimbembele, Kongoko Errepublika Demokratikoa, erdialdeko Afrika). 1996. urtean egina
- Erakusketa:
- %100 Afrika
- Gaiak:
- Arkitektura | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Paisaia | Afrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Kingelez, Bodys Isek
Kingelez Kinshsan bizi da, Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburua eta Sahara hegoaldeko Afrikako hiririk handienean; eta hantxe egiten du lan. Aurkitutako materialekin egiten dituen primerako ereduek, askatzaile irudia ematen die kontrolik gabe eta kaosean haziz joan den hiri honi. Papera, kartoia eta plastikoa erabiltzen ditu oraina, geroa eta Afrika eraberritzeko itxaropena eraikitzeko. Egiten dituen hirien paisaia ikaragarriak era askotako eraikinekin osatuak izan ohi dira: batzuk jostagarriak, beste batzuk zirraragarriak, beste asko erabat zoragarriak… denak arretaz irudikatutako hiri-sarean antolatuta. Bere ikuskeraren osagarri dira hiribideak, parkeak, ibaibideak, estadioak eta monumentuak. Osagai hauek guztiek, osotasunean, artistak eraikita ikusi nahiko lukeen metropoli eredugarriak beteko lituzkeen funtzio guztiak betetzen dituzte. Eraiki zuen lehenengo hiriari Kimbembele Ihunga izena jarri zion, bere jaioterriaren, hilda daukan aitaren eta oraindik han bizi den amaren omenez. Lan honi Ville fantôme edo Mamu-hiria izena eman zion, eta etorkizuneko hiri eredugarriaren irudi gisa balio du. Honako hau esan du:
“Nire artea, berriz jaiotzen ari den herriari mundu berri bat eraikitzen laguntzeko tresna izan zedin nahi nuen, mundu honetako plazerak bertan bizi direnen menpe baitaude. Hiri hauek eraikitzean, nire asmoa zen bake iraunkorra, justizia eta askatasun unibertsala izatea. Egitura politiko propioa izango luketen herrialde laiko gisa funtzionatuko lukete hiriok, eta ez litzateke poliziaren ez armadaren beharrik egongo”.