%100 Afrika
Snapshootafrica. Bideo-instalazioaren egilea: Pascale Marthine Tayou (Yaoundé, Kamerun, mendebaldeko Afrika). 2003-04
Landa-bizikleta eta Aviao da nova era (edo Aro berriko hegazkina). Egilea: Titos Mabota (Maputo, Mozambike, Afrikako hego-ekialdea). 2004. eta 1998. urtekoak
Iruzkinak
Lan-multzoa. Egileak: Paramount Photographers (Nigeria, mendebaldeko Afrika)
- Izenburua:
- Lan-multzoa. Egileak: Paramount Photographers (Nigeria, mendebaldeko Afrika)
- Erakusketa:
- %100 Afrika
- Gaiak:
- Bildumagintza | Sorkuntza artistikoa | Afrika | André Magnin | Jean Pigozzi
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Paramount Photographers, | Keïta, Seydou
90eko hamarkadan Lagos hirira egindako bidaia batean, André Magnin artezkaria Bowles Bar izeneko jazz-klub batera joan zen. Klub hartan, zuri‑beltzean zeuden erretratuz betetako paretaren aurrez aurre jarri zen; argazki guztiak berdin‑berdin kokatuta zeuden. Irudi bakoitzaren ertzean, hitz hauek azaltzen ziren: ‘Paramount Photographers, Lagos, Nigeria’.
Magninek geroago jakin zuen Paramount Photographers gizon bakarra zela. Magninek halabeharrez ezagutu zuen gizon haren alaba; eta neskaren arabera, aita emaztea eta haurrak utzi eta Hollywoodera joan zen. Han gidari gisa aritu zen hasieran, eta gero argazkilari gisa; ondoren, Lagosera itzuli zen eta han bere estudioa jarri zuen. Estudioaren izena Paramount Photographers) pluralean ikusita, hain zuzen “photographers” edo “argazkilariak”, bezeroek uste zuten estudio komertzial handia izango zela.
Magninek ehundaka argazki erosi zituen bildumarako. Zaila da data jakin batean kokatzea; baina erabilitako paper-mota eta modeloen orrazkera eta janzkera kontutan hartuta, 50‑60ko hamarkada bukaerakoak direla pentsa daiteke. Magninen lanen eta Seydou Keïta, Maliko argazkilari garaikidearen lanen artean, alde bizia ikus daiteke. Seydou Keïtaren lanak ere ikusgai daude erakusketan. Keïtak bere modeloen jarrerak zuzendu zituen, eta ikuspegi gozoa eta erromantikoa eman zuen; Paramount Photographeren argazkiak, bestalde, hotzak eta ia basatiak dira. Ez da saiatzen ikuslea gaiari psikologikoki hurbilarazten; ez dago apaingarririk; hondoa neutrala da. Bi argazkilariak konparatuz, beharbada, kolonizazioa era desberdinean bizi izan duten bi herrialderen zantzuak ikus daitezke. Paramount Photographersek ez du kanpoko eraginik erakusten. “Mendebaldeko arauekiko” duen axolagabetasuna ematen du aditzera, Afrika kontinenteko elite intelektualak eta artistikoak hemeretzigarren mendearen bukaeratik gaur egunera arte egin duen bezala.