%100 Afrika
Metalezko maskaren multzoa. Egilea: Calixte Dakpogan (Porto Novo, Beningo hiriburua, mendebaldeko Afrika). 2002 eta 2006 urteen bitartean eginak
Hiru eskultura. Egilea: John Goba (Mattru Jong, Sierra Leona, mendebaldeko Afrika). 1992, 1996 eta 1999 urteetan eginak
Iruzkinak
1960ko hamarkadaren erdialdea eta 1970eko hamarkadaren bukaera bitarteko argazki-multzoa. Egilea: Depara (Kboklolo, Angola, Afrikako hego-mendebaldea)
- Izenburua:
- 1960ko hamarkadaren erdialdea eta 1970eko hamarkadaren bukaera bitarteko argazki-multzoa. Egilea: Depara (Kboklolo, Angola, Afrikako hego-mendebaldea)
- Erakusketa:
- %100 Afrika
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Sorkuntza artistikoa | Afrika | Oscar Mbemba
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Depara, Jean
Depara ia halabeharrez hasi zen argazkigintzan. 1950ean, Adox kamera txikia erosi zuen, bere ezkontzako argazkiak ateratzeko. Harrez gero, ez zion inoiz utzi lentetik gai berriak bilatzeari.
1951n, Depara Kinshasara, hau da, Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburura, joan zen bizitzera. Han, Zaireko Franco abeslari ospetsuak Depara gonbidatu zuen bere argazkilari ofiziala izan zedin; horrelaxe abiatu zen Depararen karrera. Kinshasako bizitza sozialaren kronikari bihurtu zen, Rumbak eta Cha Chak hiriaren erritmoa zehazten zuten garaian. Estudioa sortu zuen, Jean Whisky Depara izenarekin. Kwist, OK Bar, Sarma Congo eta antzeko tabernetan ematen zituen egunak. Gauetan Afro Mogenbo, Champs Elysées, Djambo Djambu, Oui, Fifi, Show Boat eta antzeko klubetara joaten zen. Bereziki liluratzen zuten hontz gautarrek. Flasharekin, kode sozial arruntetatik biluzturiko Afrika erretratatu zuen. Bere argazkietan arraza arteko bikoteak, gerri baxuko galtzak eta, James Deanen moduan, bizkor bizitzea eta gazte hiltzea aukeratzen zutenak agertzen dira.
Depara hil zenean, izenburu gabeko ehunka negatibo zituen bere artxiboan. Artistaren familiaren baimenarekin, haren adiskide min Oscar Mbemba-k jarri die izenburua lan hauei, aro honetako izpirituari jarraituz.