%100 Afrika
«Robot» eskulturen taldea. Egilea: Demba Camara (Bouake, Boli Kosta). 2006an egina
Metalezko maskaren multzoa. Egilea: Calixte Dakpogan (Porto Novo, Beningo hiriburua, mendebaldeko Afrika). 2002 eta 2006 urteen bitartean eginak
Iruzkinak
Nora doa mundua? Egilea: Cheri Cherin (Kinshasa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, erdialdeko Afrika). 2006. urtean margotua
- Izenburua:
- Nora doa mundua? Egilea: Cheri Cherin (Kinshasa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, erdialdeko Afrika). 2006. urtean margotua
- Erakusketa:
- %100 Afrika
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Sorkuntza artistikoa | Kinshasako Arte Herrikoiaren Mugimendua | Morala | Herri-kultura | Afrika
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Cherin, Cheri
Cheri Cherin Kinshasako, hau da, Kongoko hiriburuko, Arte Herrikoiaren Mugimenduko kiderik garrantzitsuenetakoa da. Mugimendu horretako artistek ez dute ideologia zehatzik. Jende arruntak gertuko senti ditzakeen pinturak sortzeko asmoa dute, eta, sarritan, lanaren mezua argia edo agerikoa izaten da. Egungo tokiko bizitza da gai nagusia, eta Cheri Cherinen pinturak eguneroko istorioak kontatzeko era dira.
Cheri Cherinek Amerikar kutsuko bizimoduaren lilurari buruzko ideiak esploratzen ditu. Hemen, egunkarietako, komikietako eta posterretako elementuak hartzen ditu. Gerria zibileko eta Afrikako egunerokotasuneko eszenak daude Hollywooden estiloko irudi leunen alboan. Cheri Cherin artista politikoa da, desintegratze prozesuan dagoen gizartearen lanak aztertu nahi dituena. Artista izanik, morala ukitu nahi du, azalaz haratago iritsi eta funtsezko egiak irudikatu. Halaber, pintura honek hauxe galdetzen du: Nora doa mundua?