Edukira zuzenean joan

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era

Emakume gaztea (Melankolia), Théodore Chassériau, c. 1833/35

Info gehiago

Ecce homo, Eugène Delacroix, ca. 1850

Info gehiago

Iruzkinak

Vittoria Caldoni-ren erretratua, Theodor Rehbenitz, 1821

Erroma hiriak beti izan du erakarmen handia artista eta intelektualentzat. XVII. mendeaz geroztik, margolariek, eskultoreek eta arkitektoek Betiereko Hirira jotzen zuten Europako iparraldeko herrialde askotatik.

1809an zenbait artista aleman batu ziren San Lukasen Gremioa sortzeko (Lukasbund), margolarien patroia gogoan. Urtebete geroago, Erromara joan ziren han bizitzeko eta komunitatean lan egiteko. Haien xedea zera zen, margolaritza erlijiosoa indartzea Alberto Durero-ren eta Rafaelen tradizioan, ideal estetiko klasizistak berreskuratzea eta beren obrekin herritarrengana iristea. San Isidoroko monasterioan ezarri ziren eta arropa nasaiak janzten hasi ziren, adats luzeak utzita, Jesus Nazaretekoak bezala; horregatik, “nazaretarrak” deitzen zieten tonu sarkastikoan.

Emakume italiarren edertasunak liluratu egiten zituen iparraldetik joandako artistak, eta horregatik nazaretarrek Rafaelen idealean irudikatuta ikusten zituzten figurak preziatzen zituzten batez ere. Horren adibiderik ezagunena Vittoria Caldoni da, Albano herriko mahastizain txiro batzuen alaba. 1820an, Hannoverko Legazio Diplomatikoko kontseilariak, August Kesrner-ek, “aurkitu” eta Erromara eraman zuen, eta han lehia bat antolatu omen zuen jakiteko zein margolarik lortzen zuen haren edertasuna modurik sinesgarrienean islatzea.

Lehiakideen artean Theodor Rehbenitz nabarmendu zen, gremiotik kanpokoa bera. Haren mihisean, margolariak soineko tipikoa jantzita erakusten du neska gaztea. Lerroen argitasunak eta kolore-paletaren harmoniak hastapenetako Rafael dakarte gogora, nazaretarren paradigma estilistikoa, alegia.

Guztira, 44 lagunek margotu zuten neska gaztearen erretratua, haren araztasuna eta apaltasuna atzeman nahian, baina badirudi inork ez zuela haren edertasuna islatzerik lortu, inor ez baitzen garaile izan Kestnerren erronkan.

BESTE ATALAK

Sarrera

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kunsthalle Bremenen historia

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paisaia Pontoise-tik gertu, Charles-François Daubigny, 1886

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Emakume gaztea (Melankolia), Théodore Chassériau, c. 1833/35

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Vittoria Caldoni-ren erretratua, Theodor Rehbenitz, 1821

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ecce homo, Eugène Delacroix, ca. 1850

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Glaziarra, Thomas Ender, d.g.

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Hilerriko atea, Caspar David Friedrich, ca. 1825/30

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ilunabarra itsasertzean, Carl Gustav Carus, ca. 1820/25 

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Biluzi etzana, Lovis Corinth, 1899

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Herria zuhaitzen artean (Marines), Paul Cézanne, ca. 1898

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsasertzean (Blankenberge), Henry van de Velde, 1889

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Mitxoleta-soroa, Vincent van Gogh, 1889

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Vincent van Gogh-en Mitxoleta-soroa margolanaren erosketak sortutako polemika

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neskatila bretoia, Marie Francisaille, Paul Sérusier, 1896

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Autorretratua lirio urdindun atzealde berdearen aurrean, Paula Modersohn-Becker, 1900/07

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Iluntzea landaldean, etxea eta urkilarekin, Paula Modersohn-Becker, ca. 1900

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Udazkena zingiran, Otto Modersohn, 1895

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paisaia haize-errotarekin, Carl Vinnen, 1912

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Etxe gorria, Karl Schmidt-Rottluff, 1913

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kanpoan, Richard Oelze, 1965

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Sylvette, Pablo Picasso, 1954

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Autorretratua saxofoiarekin, Max Beckmann, 1930

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Franz Schulze pintorearen erretratua, Otto Dix, 1921