Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
Vittoria Caldoni-ren erretratua, Theodor Rehbenitz, 1821
Glaziarra, Thomas Ender, d.g.
Iruzkinak
Ecce homo, Eugène Delacroix, ca. 1850
- Izenburua:
- Ecce homo, Eugène Delacroix, ca. 1850
- Erakusketa:
- Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta emozioa | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Erlijio-margoa | Alemania | Frantzia | Peter Paul Rubens
- Mugimendu artistikoak:
- Erromantizismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Delacroix, Eugène
Ilustrazioko arrazionalismoaren aurkako erreakzio moduan, Europa osoan zehar zabaldu zen Erromantizismoa, ardatza arimaren alderdirik ilunenean zeukan mugimendu artistiko gisa. Kolorearen erabilera berritzaileak eta valeur (argiari eta itzalari zegokiona) eta teinte (kolorea) zeritzenen artean ezarritako bereizketak aurreko estiloetatik bereizten zuen, eta etorkizuneko margolarien bide artistikoa markatu zuen. Erromantizismoak hainbat forma hartu zituen Alemanian eta Frantzian, eta azken horretan Eugène Delacroix izan zen ordezkari gorena.
Ecce Homo deritzon mihise txiki honek Jesus erakusten du, laidotuta juduen errege izateagatik, arantzazko koroa buruan duela eta kanabera bat hartuta zetro moduan. Gorputz-enborra biluzik duela, haren gurutziltzaketa eskatu duen herriari erakusten diote. Irudikapen hau kobrezko grabatuen bidez zabaldua zen Peter Paul Rubens-en modelo baten aldaera bat da.
Delacroix giza figuren irudikapenaren maisua zen. Ikusi besterik ez dago Jesusen gorputza, eta bereziki haren gorputz-enborra, zeinean giharrak perfekzioz zehaztuta dauden.
Gatibuaren tragedia espirituala ilustratzen du margolariak; tristura handiz, bere patua onartzen du haren aurka jo gabe. Pentsatzekoa da, plebearen aurrean babesik gabe eta arbuiatua ageri den Jesusen irudi horretan, Delacroixek artista ez ulertuaren isla ere ikus zezakeela.