Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
Neskatila bretoia, Marie Francisaille, Paul Sérusier, 1896
Iluntzea landaldean, etxea eta urkilarekin, Paula Modersohn-Becker, ca. 1900
Iruzkinak
Autorretratua lirio urdindun atzealde berdearen aurrean, Paula Modersohn-Becker, 1900/07
- Izenburua:
- Autorretratua lirio urdindun atzealde berdearen aurrean, Paula Modersohn-Becker, 1900/07
- Erakusketa:
- Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Erretratua eta autorretratua | Nabiak | Kunsthalle Bremen | Louvre Museoa | Egipto | Introspekzioa
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia
- Teknikak:
- Impasto
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Modersohn, Otto | Modersohn-Becker, Paula | Picasso, Pablo
Paula Modersohn-Becker-en heriotzaren lehen mendeurrenean, 2007an, Kunsthalle Bremenek lehen aldiz erakutsi zuen artista alemanaren lana 1900. urtearen inguruan garatu zen abangoardia frantsesaren testuinguruan, eta Frankfurter Allgemeine Zeitung egunkariak suhartasun handiz aipatu zuen gertakaria, “Picasso alemana emakumea da” izenburuarekin. Erakusketa horren ondoren, Modersohn-Becker nazioartean ere aintzat hartua eta miretsia izaten hasi zen modernitatearen aitzindari moduan.
Erakusketa honetan artistaren zenbait obra aurkituko dituzu, besteak beste, Autorretratua lirio urdindun atzealde berdearen aurrean. Bere ibilbide laburrean, hogeita hamar bider baino gehiagotan erretratatu zuen bere burua, eta sormen-lan horietako batzuk bere obrarik garrantzitsuenetakoak dira. Zure aurrean daukazun margolanean, Modersohn-Beckerrek bere aurpegia betikotzen du hazpegi guztiz soilekin; aurpegiak planoa dirudi, artistak erabateko ukoa egiten baitie xehetasunei; nabien talde artistikotik hartutako ezaugarria da hori.
Baliabide horren bidez, eta horri enpaste opakua gehituta, ia-ia maskara baten efektua lortzen du, bere begi ilunen begirada introspektiboak eta larruazalaren lotsagorritzeak baino hausten ez dutena. Haren autorretratua presentzia indibidualaren eta nor bere baitan biltzearen artean mugitzen da, artistak miresten zituen Egiptoko momien erretratuekin harreman estuan. Jada 1903an haiekin liluratua geratu zen Louvren, eta 1907an senarrak, Otto Modersohn-ek, “Antzinako Egiptoko erretratu zahar bakan eta berezkoak zeuzkan obra bat” eman zion opari urtebetetzean, amari kontatu zionez. “Bakantasun” horren zati batez hornitu zuen autorretratua ere.