Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
Biluzi etzana, Lovis Corinth, 1899
Itsasertzean (Blankenberge), Henry van de Velde, 1889
Iruzkinak
Herria zuhaitzen artean (Marines), Paul Cézanne, ca. 1898
- Izenburua:
- Herria zuhaitzen artean (Marines), Paul Cézanne, ca. 1898
- Erakusketa:
- Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Bildumagintza | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Paisaia | Kunsthalle Bremen | Ingurunea eta natura | Pontoise | Emil Waldmann | Gustav Pauli
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Cézanne, Paul
Paul Cézanne margolari frantsesaren Herria zuhaitzen artean (Marines) Kunsthalle Bremengo maisulanen artekotzat jotzen da. Museoak 1918an erosi zuen, zuzendari Emil Waldmann zela, Gustav Pauli-ren ondorengoa. Margolan honetan, arbolen artean, herri bat ageri da, seguru asko Marines irudikatzen duena, Pontoisetik ipar-mendebaldera, Parisetik gertu zegoen herria; Cézannek han egin zuen lan 1898an, eta Bigarren Mundu Gerran suntsitu egin zuten.
Margolan honetan, paisaia kolorearekin, espazioarekin eta materialtasunarekin esperimentatzeko gune bihurtzen da. Espazioa argitzen eta aldi berean iluntzen duten arbola bertikalek zeharkatutako plano horizontaletan ordenatzen du paisaia Cézannek. Naturak plastikotasuna hartzen du lan kromatikoaren bidez, okre, berde eta urdin koloreko harmonia indartsuekin, eta pintzelkada paraleloekin; irudibilduan dauden teilatuek koadroaren espazioan finkatzen dituzte etxeak. Artista frantsesak inpresionistena ez bezalako kontzeptu piktorikoa bilatzen zuen: paisaiaren une jakin bateko egoera jaso beharrean, haren barneko egitura bistaratzen eta ordena finko batera eramaten saiatzen zen, hau da, ez zuen paisaia bat “erreproduzitzen”, naturarekiko paraleloan lan egiten baizik.