Edukira zuzenean joan

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era

Paisaia haize-errotarekin, Carl Vinnen, 1912

Info gehiago

Kanpoan, Richard Oelze, 1965

Info gehiago

Iruzkinak

Etxe gorria, Karl Schmidt-Rottluff, 1913

Erich Heckel, Ernst Ludwig Kirchner eta Fritz Bleyl artistekin batera, Karl Schmidt Rottluff-ek Die Brücke (euskaraz, Zubia) izeneko taldea sortu zuen 1905ean; talde artistiko horrek adierazpen artistikorako forma berriak bilatu zituen, eta, era berean, konbentzio tradizionalak astindu zituen, eta Alemaniako artea irauli. Taldekideen kontsigna ideologikoak gaztetasuna, subjektibotasuna eta askapena izan ziren, eta trazu indartsuz aplikatu zituzten beren margolanetan, matxinada estetikoarekin bat eginda.

Taldeak iraun zuen bitartean, Die Brückeko artistek gutxitan lortu zuten beren obrak Kunsthalle Bremenen erakustea, eta lortu zutenetan ere, eszeptizismo nabarmenez hartu zituen publikoak. Lehen Mundu Gerra amaitutakoan, Emil Waldmann-ek, hau da, museoak Pauli-ren ondoren izan zuen zuzendariak, Die Brücke taldeko margolarien alde jokatu zuen, eta Bremengo herritarrengana gerturatu zituen.

Kunsthalle Bremenen bilduman dauden Schmidt-Rottluffen bi margolanak 1913ko maiatzean eginak dira, Die Brücke desegin berria zela. Urte hartako iraila arte, Schmidt-Rottluff itsaso Baltikora erretiratu zen, Nida arrantzale-herrixkara, gaur egun Lituanian dagoen Kurlandia istmoan; indar handiko obra ugari margotu zuen bertan uda hartan. Horietako bat da Etxe gorria; mihise honetan, aukeratutako paisaia zatia gertakari piktoriko dramatiko gisa erreproduzitzen du artistak.

Pintzelkada lodiek, kolore gorri eta berdeekin konbinatuta, etxerantz bideratzen dute begirada. Aldamenean, haizearen kulunkak makotutako makalak zerurantz hedatzen dira; zeruan pintzelkadak sakabanatu egiten dira eta kolore-plano biziak sortzen dituzte. Margolan honetan, Schmidt-Rottluffek agerian uzten du natura bortitzaren eta ahaltsuaren irudia, sinbolikoki arboletan eta beste elementu batzuetan kondentsatzen duena. Koadroak sortzen duen zurrunbilo dinamikoak artistak pintura futuristari buruz zuen interesa erakusten du; urtebete lehenago izan zuen, hain zuzen, mota horretako pintura ikusteko aukera Berlingo Der Sturm galerian.

BESTE ATALAK

Sarrera

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kunsthalle Bremenen historia

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paisaia Pontoise-tik gertu, Charles-François Daubigny, 1886

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Emakume gaztea (Melankolia), Théodore Chassériau, c. 1833/35

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Vittoria Caldoni-ren erretratua, Theodor Rehbenitz, 1821

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ecce homo, Eugène Delacroix, ca. 1850

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Glaziarra, Thomas Ender, d.g.

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Hilerriko atea, Caspar David Friedrich, ca. 1825/30

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ilunabarra itsasertzean, Carl Gustav Carus, ca. 1820/25 

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Biluzi etzana, Lovis Corinth, 1899

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Herria zuhaitzen artean (Marines), Paul Cézanne, ca. 1898

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsasertzean (Blankenberge), Henry van de Velde, 1889

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Mitxoleta-soroa, Vincent van Gogh, 1889

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Vincent van Gogh-en Mitxoleta-soroa margolanaren erosketak sortutako polemika

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neskatila bretoia, Marie Francisaille, Paul Sérusier, 1896

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Autorretratua lirio urdindun atzealde berdearen aurrean, Paula Modersohn-Becker, 1900/07

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Iluntzea landaldean, etxea eta urkilarekin, Paula Modersohn-Becker, ca. 1900

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Udazkena zingiran, Otto Modersohn, 1895

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paisaia haize-errotarekin, Carl Vinnen, 1912

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Etxe gorria, Karl Schmidt-Rottluff, 1913

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kanpoan, Richard Oelze, 1965

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Sylvette, Pablo Picasso, 1954

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Autorretratua saxofoiarekin, Max Beckmann, 1930

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Franz Schulze pintorearen erretratua, Otto Dix, 1921