Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
Vincent van Gogh-en Mitxoleta-soroa margolanaren erosketak sortutako polemika
Autorretratua lirio urdindun atzealde berdearen aurrean, Paula Modersohn-Becker, 1900/07
Iruzkinak
Neskatila bretoia, Marie Francisaille, Paul Sérusier, 1896
- Izenburua:
- Neskatila bretoia, Marie Francisaille, Paul Sérusier, 1896
- Erakusketa:
- Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
- Gaiak:
- Folklorea | Artearen historia | Dekorazio-arteak | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Erretratua eta autorretratua | Nabiak | Paris | Paul Gauguin
- Mugimendu artistikoak:
- Sinbolismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Sérusier, Paul
Paul Sérusier nabien taldeko kide izan zen; artisten elkarte gisa eratu ziren nabiak Parisen 1880ko hamarkadaren amaieran. Haien izena hebreerazko nebiim hitzetik eratorria da, zeinaren esanahia “profeta” edo “gogargietsi” den, beren buruak arte berriaren ordezkaritzat jotzen baitzituzten. Arbuiatu egiten zuten inpresionistek zeukaten asmoa, zentzumenen bidez hautemandako errealitatearen deskribapen objektiboa lortzeko nahia, alegia, eta, Paul Gauguin-en arte sinbolistaren eta sintetikoaren eragin erabakigarriari jarraituz, hizkuntza piktoriko dekoratiboa garatu zuten, formetan ardaztua.
Asmo horrekin, beren lehen nahia zen haietako bakoitza nortasun independente moduan hautematea. Haien lelo nagusia zera zen: “Erabateko askatasuna bakoitzak bakoitzarentzat”. Ez zuten estilo komunik sortu, baina denek garatu zuten, printzipioz, estilo dekoratibo laua.
Sérusier izan zen taldearen lehen “espiritu gidaria”. 1896an margotu zuen Neskatila bretoia, Marie Francisaille. Erretratu honetan, elementu guztiak testuinguru dekoratibo globalaren mende ezarriak daude: pareta eta zorua zokaloari esker baino ezin dira bereizi, eta aurpegia lerro garbi batzuekin soilik irudikatzen da. Figurak soineko beltzaren ingerada irregularraren bidez baino ez du hartzen bolumen-sentsazioa, baita mahuken eta mantalaren zimurren eta tolesen bidez ere; jantzi horrekin Sérusierrek elementu folkloriko bat gehitzen dio konposizioari.