Edukira zuzenean joan

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era

Kanpoan, Richard Oelze, 1965

Info gehiago

Autorretratua saxofoiarekin, Max Beckmann, 1930

Info gehiago

Iruzkinak

Sylvette, Pablo Picasso, 1954

Izenburua:
Sylvette, Pablo Picasso, 1954
Erakusketa:
Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
Gaiak:
Bildumagintza | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Erretratua eta autorretratua | Kunsthalle Bremen | Sylvette David
Mugimendu artistikoak:
Kubismoa
Teknikak:
Grisaila
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Picasso, Pablo

Pablo Picasso-ren Sylvette 1955ean erosi zuen Kuntshalle Bremenek, egin zenetik urtebete baino igaro ez zela, eta gaur egun museoak dauzkan Picassoren funtsetako piezarik garrantzitsuena da.

Margolari espainiarrak 1954an ezagutu zuen Sylvette David, 19 urteko neska gaztea, Parisko galerista ezagun baten alaba, Vallauris herri frantsesekoa. Picasso liluratuta geratu zen haren edertasunarekin, eta hura irudikatzen zuten 40 bat marrazki eta margolan egin zituen bi hilabetetan. Sylvette modari jarraituz janzten zen, ile hori luzea motots batean bilduta. Haren itxura garaiko aldizkarietan agertzen ziren neska gazteek zutenaren antzekoa zen.

Grisaila teknikarekin egina (hau da, gris, beltz eta zuri tonu desberdinak erabilita), Picassok neska gazteari egindako zuri-beltzeko argazkiak dakartza gogora irudi honek. Argi-itzalen joko bat sortuz, Malagako artistak neskaren hazpegi delikatuen soslaia, haren lepo mehe luze-luzea eta haren begi handi adierazkorrak nabarmendu zituen. Hala ere, haren begirada serioak eta kontzentratuak kontrastea egiten du bere orrazkera gaztearekin eta informalarekin.

Neska irudikatzeko estilo kubistara jo zuen Picassok lan honetan. Batetik, ikuspegi bikoitza landu zuen berriro ere: Sylvetteren aurpegia hiru laurdeneko ikuspegi globalean marraztu zuen, baina begietako bat egiteko aurrez aurreko ikuspegia hautatu zuen. Bestetik, neskaren arropako motiboak oso ageriko azalera geometriko bihurtu zituen.

Kunsthalle Bremenek margolan hau erosi izana ekintza gogoangarri bezala ospatu zuten. Bremengo Weser-Kurier egunkariak obra garrantzitsutzat jo zuen margolana, eta “griseko sinfonia” bezala deskribatu zuen. 1956ko maiatzean, Kunsthallek pieza erosi berria aurkeztu zuen, Picassoren gainerako lanekin batera —obra grafikoko 150 irudi baino gehiago—, eta “Alemanian, Picassoren grabatu-sorta zabalena” zeukan galeria bihurtu zen hala.

BESTE ATALAK

Sarrera

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kunsthalle Bremenen historia

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paisaia Pontoise-tik gertu, Charles-François Daubigny, 1886

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Emakume gaztea (Melankolia), Théodore Chassériau, c. 1833/35

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Vittoria Caldoni-ren erretratua, Theodor Rehbenitz, 1821

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ecce homo, Eugène Delacroix, ca. 1850

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Glaziarra, Thomas Ender, d.g.

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Hilerriko atea, Caspar David Friedrich, ca. 1825/30

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Ilunabarra itsasertzean, Carl Gustav Carus, ca. 1820/25 

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Biluzi etzana, Lovis Corinth, 1899

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Herria zuhaitzen artean (Marines), Paul Cézanne, ca. 1898

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Itsasertzean (Blankenberge), Henry van de Velde, 1889

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Mitxoleta-soroa, Vincent van Gogh, 1889

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Vincent van Gogh-en Mitxoleta-soroa margolanaren erosketak sortutako polemika

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Neskatila bretoia, Marie Francisaille, Paul Sérusier, 1896

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Autorretratua lirio urdindun atzealde berdearen aurrean, Paula Modersohn-Becker, 1900/07

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Iluntzea landaldean, etxea eta urkilarekin, Paula Modersohn-Becker, ca. 1900

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Udazkena zingiran, Otto Modersohn, 1895

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paisaia haize-errotarekin, Carl Vinnen, 1912

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Etxe gorria, Karl Schmidt-Rottluff, 1913

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Kanpoan, Richard Oelze, 1965

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Sylvette, Pablo Picasso, 1954

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Autorretratua saxofoiarekin, Max Beckmann, 1930

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Franz Schulze pintorearen erretratua, Otto Dix, 1921