Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
Hilerriko atea, Caspar David Friedrich, ca. 1825/30
Biluzi etzana, Lovis Corinth, 1899
Iruzkinak
Ilunabarra itsasertzean, Carl Gustav Carus, ca. 1820/25
- Izenburua:
- Ilunabarra itsasertzean, Carl Gustav Carus, ca. 1820/25
- Erakusketa:
- Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Paisaia | Naturaren Filosofia | Ingurunea eta natura | Italia | Capri | Psikologia | Sentimenduak | Geologia
- Mugimendu artistikoak:
- Erromantizismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Carus, Carl Gustav | Friedrich, Caspar David
Carl Gustav Carus artista alemana, ginekologoa, naturalista eta idazlea ere izandakoa, ez zen margotzen hasi 1816ra arte, Caspar David Friedrich adiskidearen artelanetan inspiratua neurri handi batean.
Friedrich ez bezala, hura ez baitzen inoiz Italian izan, Carus hiru aldiz joan zen herrialde horretara, eta han itsasertzeko paisaia ederrak ikusteko aukera izango zuen seguru asko, Ilunabarra itsasertzean obran agertzen denaren antzekoak. Mihise hau Napolesko golkoko eta Capri uharteko itsasertz malkartsuak inspiratua izan daiteke. Artistak geologiari buruzko interes berezia zeukan, eta lilura eragin zioten ikerketagai izan zituen eta Historiaurrearen ispilu ziren formazio arrokatsu handi horiek.
Kode sinboliko erromantikoak betetzen dituzten motiboei erreparatuz gero, Ilunabarra itsasertzean margolanak agerian uzten du artistak hala lurtarra nola beste mundukoa dena irudikatzeko duen joera. Egilearen emozioak edo sentimenduak erakusteko modua da margolana, naturaren kopia hutsa baino gehiago.
XIX. mendearen hasieran ohikoa zen zientziaren eta paisaia-pinturaren arteko trukea. Diziplinen arteko topaketa esparru horren ordezkari gorenetako bat zen Carus, Alemaniako pintura erromantikoaren eta Naturphilosophie edo Naturaren Filosofia zeritzonaren teorialari nagusietako bat izateaz gain; azken hori idealismo alemanaren tradizio filosofikoaren barruko korronte bat zen, mundua behatzailearen proiekziotzat jotzen zuena. Hainbat psikologia-liburu argitaratu zituen Carusek, eta iluntzeek, hondarrek, baso itzaltsuek eta egunsentiek giza emozioetan izan dezaketen eraginaz idatzi zuen haietan.