Edukira zuzenean joan

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)

Armairua, 1973

Info gehiago

Aulkia eta arropak, 1970

Info gehiago

Iruzkinak

Zerrauts-kutxa, 1969

Izenburua:
Zerrauts-kutxa, 1969
Erakusketa:
Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)
Gaiak:
Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | Gogoeta
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Tàpies, Antoni

Tratatu gabeko egurrez egindako kutxa bat da hau, soila, landugabea, apala. Estalkiari ohol batek eusten dio, zabalik eusteko eta barnekoa erakusteko. Zerrautsa besterik ez dago barruan. Badirudi Tàpies-ek sortzearen zikloa eta haren subertsioa dituela gogoan; hau da, hondakinak uzten ditu sortzeak eta horiexek bihurtzen dira arte-objektu. Kasu honetan, artelana ez da landutako egurra emaitza, prozesuan lurrera erori eta ondoren jaso eta kaxan sartu den hondakina, zerrautsa, baizik.

Tàpiesek oraingoan ere gogoeta egitera gonbidatu nahi gaitu eta Cirici Pellicer-ek dioen moduan, “mundu neokapitalistak dena kutsadura eta hondakin bihurtzen du eta arteak, aldiz, Fenix funtzioa du eta zaborretatik jaiotzen da”.

Baina Tàpiesen obrek ez dute esanahi bakarra; galderak planteatzea, interesa piztea eta emozioak eragitea baitute helburu. Sortzeko prozesua bizitzaren prozesuaren antzekoa da.

Entzun dezagun Miroslaw Balka-k obra honi buruz zer idatzi duen:

Hondakinen bolumena zerraren lodieraren araberakoa da.
Lehenik, moztu nahi duzun egur-zatia aukeratu behar duzu.
Ondoren, hartu arkatz bat lerro bat marrazteko.
Zerrak lerroari jarraitu egin behar dio.
Zailena hastea da.
Ondo atera daiteke, leun-leun, edota arazoak sor daitezke.
Batzuetan ez duzu lortuko marraztutako lerroari jarraitzea.
Beraz, beharrezkoa da erabaki garrantzitsu bat hartzea.
Zuzena ez den lerroari jarraitu eta bidean konpontzen saiatu,
edota gelditu eta berriro hasi.
Zerra egurrean sartuta dagoenean, prozesua kontrolpean dago.
Batzuetan zaildu egiten da.
Egurraren arabera.
Zerrautsa da moztean erortzen den hondakina.
Jarraitzen ari zaren lerroa estaltzen du.
Putz egin behar diozu noizean behin.
Zure hatsak erori baino lehen harrapatuko du zerrautsa.
Jende gutxiri gustatzen zaio zerrautsa.
Arropa eta lantokia zikintzen ditu.
Orain baditugu zerrautsa kentzeko aireztatze-sistemak.
Ez dugu inguruan hauts handirik izaten, ez baita osasungarria.
Zerra elektrikoaz gain,
eskularruak, segurtasun-betaurrekoak eta aireztatze-sistema eraginkor bat izan behar dituzu.
Zerrautsa oinen azpira iristen zaizunean, hondakinen zer egin erabaki behar duzu.
Erratza eta pala hartu behar dituzu.
Bota zerrautsa zaborretara edo erabili tximinia elikatzeko.
Ez dago basa-gaztainekin nahasi eta ogia egin beharrik, Auschwitzen egiten zuten moduan.
Zer egin energia, denbora eta arreta lapurtzen ari zaizkizun hondakinekin?
Kaxa bat bilatu eta zerrautsa jaso dezakezu bertan.

PS: 1969an Antoni Tàpiesek eskuzko zerra erabiliko zuela pentsatuz.

BESTE ATALAK

Sarrera

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Alambre-sare biribilkia trapu gorriarekin, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Plater pila, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Korapilo marroia, 1964

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Armairua, 1973

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Zerrauts-kutxa, 1969

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Aulkia eta arropak, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Ohea, 1988

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Zapatila, 1986

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Bainuontzia I, 1988

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Besaulkia, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Liburua I, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Eltzea, 1997

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Atea II, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Horma, 1991

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Shunyata, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Arropa-saskia, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Oheburua eta metala, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Iraulitako gurutzea, 2002

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Konposizioa saskiarekin, 1996

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Labore-narra, 2009

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago