Edukira zuzenean joan

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)

Atea II, 1987

Info gehiago

Shunyata, 1993

Info gehiago

Iruzkinak

Horma, 1991

Tàpies-en obran, bada pinturan zein eskulturan eta idatzietan asko errepikatzen den elementu bat: horma. Tàpiesen obra aztertu duten pentsalari guztiek ere gai horri buruz idatzi dute.

Hormaren atzean dagoen misterioa eta gordeta duen aukera estetikoa dela-eta, artistak askotan irudikatu izan ditu hormak. Txamotadun lur esmalteztatuzko horma bat dugu honako hau. Zatiketak eta hainbat elementu ditu gainean idatzita edo margotuta. Beheko lauzetan, ebakien bidez, lehen ikusi dugun atearen behatxuloen antzeko parrillak daude, oraingoan horizontalean jarrita. Goiko lauzetan hiru txorrota ikus daitezke (testuingurutik ateratako objektuak), erakusketako bainuontziari falta zaizkien txorrotak, alegia. Hanka-arrastoak, zenbakiak, gurutzeak, bihotzak, zirriborroak ere baditu, aurreko obretan ere ikusi ditugun zeinuak dira.

Barbara Catoir-en arabera, “idaztea Tàpiesen artearen osagai bihurtu zen. Letrek, zifrek eta hieroglifikoek bigarren lengoaia misteriotsu bat balira bezala estaltzen dute artistaren obra. [...] Ezkutatzean dute zentzua. Enigma komunikazio-printzipio bihurtzen da”.

Jacques Dupin-ek, hormari buruz hitz egitean, ondorengo hau galdetzen dio bere buruari: “Zer dira hormazko mihise horiek? Pintura guztia laburtzen eta ukatzen duen horma da eta bere indarretik birsortzen da. Hormaren aurrean denbora gelditu egiten da eta begiak ireki, hasierako uneetan bezala. Horma ez dago ez fabrikatua, ezta eraikia ere, errealitatetik kolpez erauzia baizik”.

Eta Tàpiesek berak Comunicación sobre el muro idatzian ulertzeko argibideak ematen ditu:

“Makina bat iradokizun sor daitezke horma baten iruditik eta horma horrek eskaintzen dituen aukera guztietatik! Banaketa, itxialdian egotea, doluen horma, espetxearen horma, denboraren iragaitearen lekukotasuna; azalera leunak, lasaiak, zuriak; azalera torturatuak, zaharrak, zaharkituak; giza arrastoen, objektuen, elementu naturalen aztarnak; borrokaren eta ahaleginaren sentipena; suntsipenarena, hondamendiarena; edo eraikitzearena, sortzearena, orekarena; maitasun, oinaze, higuin, anabasa hondarrak; hondakinen prestigio erromantikoa; elementu organikoen ekarpena, erritmo naturalen eta materiaren mugimendu naturalaren forma iradokitzaileak; paisaiari lotutako sena, gauza guztien funtsezko unitatearen iradokizuna; materia orokorra; lurreko gauzen adierazpena eta balioespena; masa handien hainbat motatako banaketa konbinatua; erortzearen, hondoratzearen, zabaltzearen, kontzentratzearen sentipena; munduaren gaitzespena, barrura begiratzea, grinen deuseztatzea, isiltasuna, heriotza; urradurak eta torturak; zatikatutako gorputzak, giza hondakinak, soinuen, atzamarken, urratuen, leherketen, tiroen, kolpeen, mailu-hotsen, garrasien, oihartzunen, espazioko oihartzunen baliokidetasunak; gai kosmiko baten inguruko gogoeta, lurra, magma, laba, errautsa behatzeko hausnarketa; gudu-zelaia; lorategia; joko-eremua; iragankortasunaren helmuga [...] Eta nik hainbeste estimatzen ditudan filosofia eta jakituriei harrotasunez lotzen ninduten beste hainbat eta hainbat gauza ere bai!”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Alambre-sare biribilkia trapu gorriarekin, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Plater pila, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Korapilo marroia, 1964

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Armairua, 1973

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Zerrauts-kutxa, 1969

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Aulkia eta arropak, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Ohea, 1988

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Zapatila, 1986

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Bainuontzia I, 1988

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Besaulkia, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Liburua I, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Eltzea, 1997

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Atea II, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Horma, 1991

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Shunyata, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Arropa-saskia, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Oheburua eta metala, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Iraulitako gurutzea, 2002

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Konposizioa saskiarekin, 1996

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Labore-narra, 2009

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago