Edukira zuzenean joan

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)

Eltzea, 1997

Info gehiago

Horma, 1991

Info gehiago

Iruzkinak

Atea II, 1987

Glosarioan, ondorengo hau da atea hitzaren definizioa: “Tàpies-en pinturan eta eskulturan modu autonomoan nahiz multzo bateko zati gisa (horma, armairua) azaltzen den objektua da. Irekita edo itxita azal daiteke. Ate itxia anbibalentea da; batetik, zabaltzera gonbidatzen gaitu, atzean zer dagoen ikustera, beste mundu batzuk bisitatzera. Bestetik, izaera hermetikoa ere badu, ez baitigu igarotzen uzten. Heriotzaren esanahia ere izan daiteke edo existentziari buruzko gogoetara eraman. Zabalik dagoenean igarotzera gonbidatzen gaitu, edo barnean zer dagoen erakusten digu. Barneko elementu gisa erreparatzen badiogu, etxea, aberria edo geure barnea ekartzen digu gogora”.

1987an, hiru ate egin zituen Tàpiesek; haietako bi txamotadun lurrezkoak eta bestea brontzezkoa. Artista laborategiko pertsona zela uste zuen; bakarrik lan egin eta pentsatzen duen pertsona. Tàpiesen ustez, tailerrean isolatuta aritzen zen ikerlaria zen artista eta haren hitzetan, “eguneroko esperimentazioak eta etengabe erne egonez gero bakarrik gertatzen da, batzuetan, gutxien esperotako unean, miraria eta, orduan, berez bizigabeak ziren materialak beste ezerekin nekez aldera daitekeen indar espresiboz hasten dira hizketan”.

Ate honen aldeetako batean 327 zenbakia dago zuriz idatzita. Ateak moldurak, behatxuloa, atearen erroak jartzeko zuloak ditu eta hainbat seinale eta zirriborro idatzita ere bai. Atearen beste aldean, “Porte sans porte” (aterik gabeko atea) dago idatzita zirkulu zuri batean barruan eta azpian hiru gurutze ikus daitezke.

Barbara Catoir-ek artistari galdetu zion inkripzio haiek zer esan nahi zuen eta hauxe erantzun zion Tàpiesek:

“Zeinuak naturalki jartzen ditut, intuizioz... Letrak, aldiz, hainbat esanahi dituzte. A hasiera da, muga; T, berriz, gurutziltzatzearen estilizazioa eta nire izenaren iniziala. Gurutzea elkartzeko gunea da, koordenadak ere adierazten ditu eta abar”.

Roland Penrose-ren iritziz, “atearen esanahi tradizionala harago dagoen espazio batera, bizitza batera, sartzeko funtzioan dago oinarrituta. Atea, batez ere, irekiera da, hormak ezartzen duen mugari egindako ukoa, baina Tàpiesek, hormak itxi eta gozatu egiten du askotan. Irekita edo itxita egon behar luke. Baina Tàpiesek bi munduren arteko zatiketaren zentzu metafisikoa nabarmentzen du behin eta berriro. Tàpiesen ateetan, barrualdea eta kanpoaldea gauza bera dira edo, gutxienez, esanahi bera dute eta, horrela, paradoxa bidez, gauza guztien oinarri diren dualtasuna eta bateratasuna eta aurkakoen koexistentzia berresteko modu bihurtzen dira”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Alambre-sare biribilkia trapu gorriarekin, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Plater pila, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Korapilo marroia, 1964

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Armairua, 1973

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Zerrauts-kutxa, 1969

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Aulkia eta arropak, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Ohea, 1988

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Zapatila, 1986

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Bainuontzia I, 1988

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Besaulkia, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Liburua I, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Eltzea, 1997

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Atea II, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Horma, 1991

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Shunyata, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Arropa-saskia, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Oheburua eta metala, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Iraulitako gurutzea, 2002

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Konposizioa saskiarekin, 1996

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Labore-narra, 2009

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago