Edukira zuzenean joan

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)

Oheburua eta metala, 1993

Info gehiago

Konposizioa saskiarekin, 1996

Info gehiago

Iruzkinak

Iraulitako gurutzea, 2002

Izenburua:
Iraulitako gurutzea, 2002
Erakusketa:
Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)
Gaiak:
Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia | Espiritualtasuna | Sentimenduak
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Tàpies, Antoni

Margotutako gurutze asko ikusi ditugu; ebakiak, arropaz egindakoak edo paperak itsatsita dituztenak, erliebedunak edo erakusketa hau osatzen duten eskultura ugaritan hondoratutakoak. Baina hemen gurutze exentu bat dugu, obraren motibo nagusi den gurutze bat, txamotadun lur esmaltatuz egina. Mendian aurkitutako adar batek zeharkatzen du eta hainbat zeinu ditu margotuta. Oinarri baten gainean dago kokatua, alderantzikatua. Zorroztasun eta espresatzeko indar handiko zeinu hieratiko bat da gurutzea eta tradizio handia du artearen historiako ikonografian.

María José Balcells-ek glosarioan dio gurutzea “agian artistak gehien erabilitako zeinua dela. Mota askotakoak daude eta esanahi asko ditu. [...] Tàpiesek bere abizenaren inizial moduan erabiltzen du, baina aurkakoak elkartzeari eta predestinazioari buruzko sinboloa da antzinatik. Gurutziltzatzeari eta, beraz, minari eta heriotzari ere egiten dio erreferentzia. Gehi (+) zeinuari erreferentzia egin dakioke, edota espazioko koordenatuak iradoki; lurralde baten, toki baten marka ere izan daiteke. Era berean, analfabetoen sinadura ere bada eta gauza materialak (beso horizontala) eta espiritualak (beso bertikala) ere ekartzen ditu gogora. Horiez gain, gauza ezezagunen sinbolo ere bada”.

Roland Penrose-k ere aipatu zuen gurutzearen sinbologia: “Gurutzea antzinako sinbolo unibertsala da, eta, interpretazio asko egiteko aukera emateaz gain, zibilizazio primitibo askotako sinbolo izan zen kristautasunaren sinbolo bihurtu aurretik. Hemen ere garrantzia du, eta, halabeharrezkoa gainera, Tàpiesen izenaren inizialarekin duen antzagatik. Zentzu oinarrizkoena zera da, gurutzeak espazioko puntu jakin bat markatzen duen elkargunea, eta elkarren aurkako bi norabidek, bertikalak eta horizontalak, bat egiteko puntua ere bada; batak bestea ukatzen duen puntua. Gainera bi entitate batzen dituen gehi (+) ikurra adierazteko ere erabiltzen da eta bi hutsuneren artean isolatuta ere azaltzen da. Lerro bertikala nahi transzendentalekin lotzen da, eta horizontala, materiaren dentsitatearekin. Gurutzeak, zentzu estatikoan, biek bat egiten duten puntua adierazten du, eta zentzu aktiboan espirituak materiaren aurrean amore ematea ere adierazten du; edo alderantziz, materian espiritua sartzea. Ez da, beraz, harritzekoa zeinu honek Tàpiesen obra osoan hain toki garrantzitsua hartu izana eta duen zentzua ulertu nahi badugu, ohiko interpretazio erlijiosotik harago begiratu beharra dago”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Alambre-sare biribilkia trapu gorriarekin, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Plater pila, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Korapilo marroia, 1964

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Armairua, 1973

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Zerrauts-kutxa, 1969

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Aulkia eta arropak, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Ohea, 1988

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Zapatila, 1986

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Bainuontzia I, 1988

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Besaulkia, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Liburua I, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Eltzea, 1997

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Atea II, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Horma, 1991

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Shunyata, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Arropa-saskia, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Oheburua eta metala, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Iraulitako gurutzea, 2002

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Konposizioa saskiarekin, 1996

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Labore-narra, 2009

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago