Edukira zuzenean joan

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)

Iraulitako gurutzea, 2002

Info gehiago

Labore-narra, 2009

Info gehiago

Iruzkinak

Konposizioa saskiarekin, 1996

Izenburua:
Konposizioa saskiarekin, 1996
Erakusketa:
Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Sinbologia | Tamaina
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Tàpies, Antoni

Brontzezko pieza honek kartoizko bilgarri bat du erdi zabalik; hondatu samar dago. Barruan, gurutze beltz handi bat margotuta eta kapazu bat daude. Brontzean ebakitako sinboloen artean hiru gurutze, hiru zenbakia eta hainbat marra daude.

1990eko hamarkadaren amaieran brontzezko beste sail batzuk egin zituen Tàpies-ek. Batzuk handiak dira eta horietako batzuetan, saskia erabili zuen elementu nabarmen gisa; eguneroko lanetan ohikoa den tresna, hain zuzen. Garai hartako obrak ezberdinak dira aurreko hamarkadakoekin alderatuz gero; bai patinaren emaitzari eta pigmentuaren aplikazioari begiratuta, bai muntaiari erreferentzia egiten dioten elementuak gehitzeari dagokionez. 1999an egindako Kutxa eta aulkia eta hemen aipatu dugun Konposizioa saskiarekin obrak jarrera horren erakusle dira.

Formak zeinu gisa, errealitatearen irudi metaforiko gisa erabiltzea Tàpiesen obraren bereizgarrietako bat da. Alexander Cirici Pellicer-en ustez, “artistak irakurketa posible guztiak baino harago sartu nahi izateak ez du esan nahi artistak ez dakienik errealitatera hurbiltzeko sistema sinbolikoak erabili ohi ditugula; hori denok dakigu. Horretarako daude zeinuak, baina beharrezkoa da kanpoko azala zeharkatzea sinboloen atzean eta aurrean ezkutatuta dagoen errealitate adierazezinaren nagusitasun lausoa aurkitzeko. Esanahiak ahaztuko ditugu, baina zeinuak izango ditugu gutxienez, zentzu bat ikusteko aztarna gisa”.

Barneko gurutze beltza, kanpoko hiru gurutzeak hiru zuloen aurrean, hiru zenbakia, duen hirutasun-sinbologiarekin... eta azpian saskia, saski arrunt bat, edozein landa- edo hiri-eremutan egon daitekeen kapazu bat, eguneroko objektu hedatua, propio aukeratutakoa. Aztarna horiek guztiek erakusten dute itxuraz sinplea eta soila izan arren,  Tàpiesen obrak esanahi aberatsa dutela.

BESTE ATALAK

Sarrera

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Alambre-sare biribilkia trapu gorriarekin, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Plater pila, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Korapilo marroia, 1964

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Armairua, 1973

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Zerrauts-kutxa, 1969

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Aulkia eta arropak, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Ohea, 1988

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Zapatila, 1986

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Bainuontzia I, 1988

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Besaulkia, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Liburua I, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Eltzea, 1997

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Atea II, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Horma, 1991

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Shunyata, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Arropa-saskia, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Oheburua eta metala, 1993