Edukira zuzenean joan

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)

Ohea, 1988

Info gehiago

Bainuontzia I, 1988

Info gehiago

Iruzkinak

Zapatila, 1986

Tàpies hirurogei urte betetzear zela hasi zen zeramika-lanetan; lurrarekin zuzeneko harremana izateak erronka berri bati aurre egiteko aukera eman zion; esperimentatzeko beste iturri bat zabaldu zitzaion. Ez zitzaion tornuarekin eta kolorearekin modelatzea interesatzen. Materiari eta haren ezaugarriei eskaini zien arreta.

Zeramikak tamaina handiko obrak egiteko aukera eman zion; besteak beste, bi metroko oin batentzako Zapatila hau. María José Balcells-ek dioen moduan, “Zapatila gizakia lurrarekin eta jatorriarekin lotzeko elementua da. Objektu xumea da, baina aldi berean, askatasunaren sinbolo ere bada. Zapatila Tàpiesen hainbat eskulturatan azaltzen da, bai berezko tamainakoa [...], bai handituta [...], eta errealitatearen anplifikadore gisa jokatzen du; umiltasunaren, xumetasunaren eta funtsezkotasunaren aldarrikapen mota bat da. Zapatilak artistari berari ere egin diezaioke erreferentzia, estudioan izaten zituen eguneroko elementuetako bat baitzen”.

Blai Bonet poeta mallorkarraren iritziz, “Tàpiesen obren neurri handia edukiaren parte da. Dimentsio handia berez da faktore indartsua; egitura bera bezain plastikoa”.

Aimé Maeght-ek Grasse-n zuen tailerrean egin zituen Tàpiesek zeramiketako asko eta Hans Spinner-ek irakatsi zizkion teknikaren sekretuak. Baina badakigu Eduardo Chillida eskultoreak animatu zuela zeramika-lanetan hastera:

“Egun batean, telefonoz deitu zidan Eduardo Chillidak eta esan zidan material hura niretzat egina zegoela, hura zela nire materiala eta berehala hasi behar nuela lanean. Handik egun batzuetara, Vence-ra joan eta, egia esan, erakargarria iruditu zitzaidan materiala”.

Blai Bonet-ek dioenez, “koloreak ez du koloreztatzen: tragediarik handienean ere baztertzen ez den dotoretasunaren adierazpena da”. Eta ildo horretan, Lourdes Cirlot-ek zera dio: “Antoni Tàpiesen zenbait zeramika-obra ikustean, baliteke norbaiti iraganaren hondarren aurrean dagoela iruditzea. Sentsazio hori sorrarazten dute, batetik, kolore ia monokromoek eta lur-koloreek eta, bestetik, piezen egituraren nolakotasunek. [...] Harri bihurtuta bezala daude eta urruneko iraganera eramaten gaituzte, bitxia izanik ere formak ezagunak egiten zaizkigun arren”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Alambre-sare biribilkia trapu gorriarekin, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Plater pila, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Korapilo marroia, 1964

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Armairua, 1973

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Zerrauts-kutxa, 1969

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Aulkia eta arropak, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Ohea, 1988

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Zapatila, 1986

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Bainuontzia I, 1988

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Besaulkia, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Liburua I, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Eltzea, 1997

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Atea II, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Horma, 1991

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Shunyata, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Arropa-saskia, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Oheburua eta metala, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Iraulitako gurutzea, 2002

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Konposizioa saskiarekin, 1996

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Labore-narra, 2009

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago