Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)
Liburua I, 1987
Atea II, 1987
Iruzkinak
Eltzea, 1997
- Izenburua:
- Eltzea, 1997
- Erakusketa:
- Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala
- Teknikak:
- Ensanblajea | Marrazkia
- Artelan motak:
- Afixa | Eskultura | Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Tàpies, Antoni
Sukaldeko eltze zikin eta erabili batetik paper zati bat ateratzen da, esne irakina ateratzen ariko balitz bezala. Muntaia honetan, Tàpies-ek eguneroko objektu bat oso gogoko duen material batekin uztartu du. Agian ekialdeko kulturen eraginagatik, beti izan du paperaren epeltasunera jotzeko joera; hainbat erabileratan: liburuzaleen liburuak, marrazkiak, kartelak, grabatuak eta eskulturak. Adierazpide horietan guztietan azaltzen da Tàpiesen proposamen plastikoaren betetasuna eta koherentzia.
Tàpiesek material xumeak bilatzen ditu, ondoren, metamorfosia eragiteko. Sukalde zahar batetik eltze bat atera eta berak nahi duen bezala tolestu eta moldatutako paper baten ondoan ipini du izenburuak ezer adierazten ez duen obra bat sortzeko. Tàpiesen obren izenburuek oso gutxitan azaltzen dute zerbait; formaren edo materialaren deskribapen hutsak izaten dira.
Erakusketan ibiliz gero, modu askotan ikusiko duzu papera: kartoizko kaxak, bilgarriak, bildutako objektuak, egunkariak, serpentinak, kukurutxoak eta abar.
Artistak berak azaltzen digu paperarekin duen harremana:
“Esan daiteke ikuspegi tradizionaletik begiratuta, euskarriari begirune gutxi izan diodala. Beti saiatu izan naiz papera eraldatzen, erliebea ematen, kanpoko elementuak atxikitzen edo urratzen. Oso pintura piktorikoa egin ez dudan modu berean, antitetikoak ziren elementuekin obra bat sortu dut”.
Tàpiesek paperari jarri zion arreta; hurbileko eta eguneroko material epel, leun eta moldagarri horri eta aurrez ikusita ez zegoen zerbait sortzeko erabiltzen du: eskultura bat sortzeko, alegia. Papera egurretik dator eta hori ere Tàpiesek asko erabili eta oso maitea zuen materiala da. José-Miguel Ullàn-en esanetan, “Tàpiesek paperari imajina daitezkeen buelta guztiak eta nahi zituen zentzu guztiak ematen jakin izan du”.