Edukira zuzenean joan

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)

Aulkia eta arropak, 1970

Info gehiago

Zapatila, 1986

Info gehiago

Iruzkinak

Ohea, 1988

Txamotadun lur esmalteztatuz egindako pieza bat da hau eta ohe bat irudikatzen du; edo, hobe esanda, ia tamaina errealeko koltxoi bat eta burko bat. Ohe honek ez du oso erosoa ematen, ez du gainean etzateko gogorik ematen eta lehen ikusi ditugun aulki eta armairuak ere ez zuten erabiltzeko gogorik ematen. Ezin erabil daitezkeen eguneroko bizitzako objektuak dira, eta, ezin erabil daitezkeenez, galderak planteatu eta gogoeta eragiten duten objektu ezeroso bihurtu dira.

Ohea Tàpies-en obran hori ugaria da, eta sinbolismo berezia du.

Memoria personal laneko idatzietan, Tàpiesek Puig d’Olenako erietxean hemezortzi urte zituela tuberkulosiak jota egindako egonaldia kontatu zigun. Han zegoela irakurri zuen Thomas Mann idazle alemaniarraren Mendi magikoa; ondoko gelako kideak beste liburu bat utzi zion eta markatu egin zuen liburu hark: Artearen historiaren oinarrizko kontzeptuak zen, Heinrich Wölfflin suitzarrarena. Nerabezaroan eta gaztaroan izan zituen gaixotasunak medio, ohean egonaldi luzeak egin behar izan zituen eta egonaldi haietan, irakurri, marraztu eta margotu egiten zuen, baina pentsatzeko eta munduari buruzko bere ikuspegi propioa osatzeko ere balio izan zioten.

1981ean hasi zen Tàpies buztina lantzen, Frantzia hegoaldeko Saint-Paul-de-Vence herrian eta handik bi urtera, Bartzelona ondoko Gallifa herrian, Josep Llorens Artigas-en tailerrean. Zeramikagile katalan ezaguna zen, Joan Gardy Artigas eskultorearen aita. Tailer hartako labea egurrez berotzen zuten, zeramikagile japoniarrek aholkatzen zuten gisan; hala eginez gero akabera ezberdina lortzen baita. Tailer hartan bertan egin zituen Miró-k ere zeramika asko.

Txamotadun lurra, María José Balcells-ek glosarioan dioen moduan, “buztinaren eta zeramika egosiaren eta birrinduaren (txamota) nahasketa da. Txamota pikortsua da eta silize eta alumina kantitate handia du. Hainbat lodiera eta kolore izan ditzake, hura egiteko erabiltzen den materialaren arabera. Buztinarekin nahastuta, buztinaren porositatea handitzen du eta egostean gutxiago uzkurtzeaz gain, pitzadura gutxiago ateratzen zaizkio. Era berean, erresistentzia handia ematen dio. Nahaste horrek eguraldi-aldaketak ondo jasaten zituzten neurri handiko eskulturak egiteko aukera eman zion Tàpiesi; hau da, kanpoan jartzeko moduko eskulturak egiteko”.

Zeinuak askotan azaltzen dira Tàpiesen obran eta mota askotako esanahi misteriotsuak izaten dituzte. Kasu honetan, burkoaren gainean, burua jartzen den tokian, bi hanka-arrasto daude. Berriro ere, aurkako gauzen loturaren presentzia dago; objektuaren izatekoa aldatzean, hura aldaketak elementu subertsibo bihurtzen da; eta horrek halako erreakzio jakin bat sorraraziko digu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Alambre-sare biribilkia trapu gorriarekin, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Plater pila, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Korapilo marroia, 1964

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Armairua, 1973

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Zerrauts-kutxa, 1969

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Aulkia eta arropak, 1970

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Ohea, 1988

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Zapatila, 1986

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Bainuontzia I, 1988

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Besaulkia, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Liburua I, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Eltzea, 1997

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Atea II, 1987

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Horma, 1991

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Shunyata, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Arropa-saskia, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Oheburua eta metala, 1993

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Iraulitako gurutzea, 2002

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Konposizioa saskiarekin, 1996

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago

Labore-narra, 2009

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Iruzkina, 2013

Info gehiago