Edukira zuzenean joan

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma

Sarrera

Info gehiago

Dan Flavin

Info gehiago

Atalak

Brice Marden

Brice Marden-en (1938an jaioa) pintura monokromoak humanistikotzat eta sentsualtzat jo izan dira. Ezinbestekoa da bere lana minimalismoari lotzea, bere paleta leunagatik, pintzelkada neurtuengatik eta serieko laukizuzenengatik. Hala eta guztiz ere, Mardenek beti adierazi izan ditu hausnarketa eta kezka pertsonalak bere lanetan.

1963an Yale Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu ondoren, Marden New Yorkera joan zen eta Jewish Museum-aren jagole gisa lan egin zuen. Bertan, Jasper Johns-en lana ezagutzeko aukera izan zuen eta artista hark enkaustikaren teknika erabiltzen zuen moduan interesatzen hasi zen. Mardenen lehenengo lanak erle-argizari eta trementina-esentziarekin nahastutako pintura-geruza anitzez osatuak zeuden. Bere obrak markorik gabe erakusgai jarri ohi zituenez, ertzetan pinturaren zipriztinak ikus zitezkeen, eta horrek obraren hiru dimentsioko eraikuntza azpimarratzen zuen.

Horrez gain, Mardenen lanek artearen historia dute inspirazio-iturritzat; La Solanako markesaren aburuz (1969) lana osatzen duten panelen koloreak, adibidez, Francisco de Goya-ren La Marquesa de la Solana (1757–95) koadroak duen paletaren ondorio dira. Bidaiek ere garrantzi handia dute Mardenen obran. Sarritan, bere pinturek egon izan den lekuak edo bere obrak egin izan dituen lekuak adierazten dituzte. Adriatikoa (1972–3), artista Barin (Italia) egon zen garaian pintatutakoa, bi panel horizontalek osatzen dute. Panel urdin argiagoa panel urdin ilunagoaren gainean jarrita ikustean itsasoarekin lotzen dugu obra. Mardenen obren gainazalak ez dira erabat uniformeak eta leunak, urratze-arrastoak eta tonu- eta dentsitate-aldaketa txikiak baitituzte. Artistaren obsesioak kolorea, argia eta ukimen-kalitatea izaten jarraitzen du, eta keinuzko trazuaren arrastoak hain berezkoa den bere obraren subjektibotasuna azpimarratzen du.

BESTE ATALAK

Sarrera

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Brice Marden

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Dan Flavin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hamish Fulton

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

James Turrell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jan Dibbets

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jene Highstein

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joel Shapiro

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Long

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Sol Lewitt

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Bruce Nauman

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Carl Andre

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Donald Judd

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Doug Wheeler

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hanne Darboven

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joseph Kosuth

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Larry Bell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Nonas

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Serra

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Irwin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Mangold

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Morris

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Ryman