Edukira zuzenean joan

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma

Sol Lewitt

Info gehiago

Carl Andre

Info gehiago

Atalak

Bruce Nauman

Bruce Nauman-ek (1941–) obra eklektikoak sortu ditu, neonezko eraikuntza eta beira-zuntzezko eskulturetatik hasi eta ingurune interaktiboetaraino. Gainera, bere performanceen argazki eta bideo-zintekin erakusketak eta laburmetraiak egin ditu. Artistak jaso dituen eraginak ere anitzak dira: Marcel Duchamp-en eta Man Ray-ren obretatik hasi eta antzerkigile, nobelagile eta filosofoen idatzietaraino, bai eta dantza eta musika garaikideraino. Baina Naumanen obrak anitzak izan arren, lotura bat dute, kontsiderazio formalen gaitzespena, hain zuzen. Naumanek “artea diren gauzen bilduma” bat sortzen du “artea izan daitekeen horrek eskaintzen dituen aukerak aztertuz”. Arrazoi horregatik, Nauman etengabe aritzen da prozesua eta jarduera lantzen, eta ikuslearen parte-hartzea eskatzen du bere obra osatzeko.

Bere obra bereziek artearen, eta bereziki pintura, eskultura, arkitektura eta performance-en ideia konbentzionalak deusezten dituzte. 1967an, Naumanek San Franciscon ezarri zuen bere estudioa, janari-denda izandako lokal batean. Dendako erakusleihoa dekoratzen zuen neonezko errotuluan inspiratuta, artistak publizitate-baliabide hori erabili zuen Nire neurriz gaineko abizena hamalau aldiz bertikalean (1967) bezalako lanetan. Obra honek artisten identitateari buruzko hausnarketa planteatzen du, artisten sinadurak historian zehar izan duen garrantziaren karikatura bat eginez. Beste hitz batzuetan esanda, Naumanek ikuslearen jokabidean eragina izateko diseinatutako ingurune arkitektonikoak sortzen ditu. Gela horia (Triangelu itxurakoa) (1973) lanean, artistak triangelu formako espazio bat argi horiz argiztatu zuen, estuasun psikologikoa sorrarazten duen ingurune bat sortuz. Naumanek dioenez, “Ez da erraza gela honen barruan egotea, neuk ere ezin dut bertan denbora luzez egon”. Egoera fisiko zehatz batzuk manipulatzean, Naumanek ikuslearen gorputz eta arima inplikatu egiten ditu, bere esperientziak ondorio nabarmenak izanik fisikoki nahiz psikologikoki.

BESTE ATALAK

Sarrera

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Brice Marden

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Dan Flavin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hamish Fulton

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

James Turrell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jan Dibbets

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jene Highstein

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joel Shapiro

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Long

Donald Judd

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Doug Wheeler

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hanne Darboven

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joseph Kosuth

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Larry Bell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Nonas

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Serra

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Irwin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Mangold

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Morris

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Ryman