Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
Richard Long
Bruce Nauman
Atalak
Sol Lewitt
- Izenburua:
- Sol Lewitt
- Erakusketa:
- Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Ibilbide artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Lerroa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Eskultura | Horma-pintura
- Aipatutako artistak:
- LeWitt, Sol
1967an Sol LeWitt-ek (1928an jaioa) “Paragraphs on Conceptual Art” arte kontzeptualari buruzko paragrafoak) argitaratu zuen eta artearen joera berri bat zehaztu zuen, objektuen ordez ideiak nagusitzen zituen artearena. “Arte kontzeptual” terminoa saiakera hau argitaratu ondoren erabiltzen hasi zen. LeWittek 60ko hamarkadaren erdian lortu zuen heldutasuna eskultore gisa, forma kubiko modularrez osatuta zeuden sare-itxurako egitura zurien errepertorio formal mugatua sortuz. Obra horiek moduluen kokapena zehazten zuten aurrez ezarritako sistema batzuen arabera antolatzen ziren. Hala ere, arte kontzeptualaren inguruan egin zuen definizioan objektuak oinarritzat dituen sistemak dira berez artelana osatzen dutenak, objektua aukerako azpiproduktu bat den bitartean, kasu askotan artista bera ez den pertsona batek egina.
LeWittek 1968an egin zuen bere lehenengo horma-irudia, grafitozko arkatz batez: Horma-irudia 262. zk. Bat, bi, hiru eta lau ataletako konbinazio posible guztiak, lauki bakoitzean lau norabideetarantz doazen eta lau kolore dituzten lerroekin. 15 irudi (1975) obra edo beste edozein egiteko jarraibideak ziurtagiri batean eta hari erantsitako diagrama batean azaltzen dira. LeWittek azaldutakoaren arabera, marrazkia berak pentsatu eta planifikatzen du, eta marrazkia egiteko prozesua laguntzaile baten esku uzten du, bere interpretazioaren arabera. Marrazkiaren azken itxura kasu bakoitzean paretaren ezaugarri arkitektonikoek eta tamainak baldintzatzen dute, bai eta irudia egiten duen pertsonak ere. 1970era arte, LeWittek soilik bertikalak, horizontalak edo diagonalak ziren lerroak erabili zituen bere marrazkietan, baina urte horretatik aurrera lerro “ez-zuzenak” erabiltzen hasi zen. Geroago beste kolore, teknika eta forma batzuk —zirkuluak eta arkuak adibidez— erabili zituen. Ikusleak marrazkiaren progresioa antzemateko duen gaitasuna da obraren osagaietako bat.