Edukira zuzenean joan

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma

Brice Marden

Info gehiago

Atalak

Sarrera

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma erakusketak 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako arte-bilduma garrantzitsuenetako baten obra-sorta zabal bat aurkezten du. Erakusketa honetan 100etik gora obra biltzen dira, gure garaian itzal handia izan duten 23 artistak sortuak: Carl Andre, Larry Bell, Hanne Darboven, Jan Dibbets, Dan Flavin, Hamish Fulton, Jene Highstein, Robert Irwin, Donald Judd, Joseph Kosuth, Sol LeWitt, Richard Long, Brice Marden, Robert Mangold, Robert Morris, Bruce Nauman, Richard Nonas, Robert Ryman, Richard Serra, Joel Shapiro, James Turrell, Lawrence Weiner eta Doug Wheeler.

Giuseppe Panza di Biumo eta bere emaztea 1956an hasi ziren artelanak erosten, baina arte minimalistaren, kontzeptualaren, postminimalistaren eta ingurugiro-artearen bilduma nagusietako bat den hau 1966 eta 1975 urte bitartean osatu zuten. 1991 eta 1993 urte bitartean, Guggenheim Museoak bilduma paregabe honetako ia 700 obra eskuratu ahal izan zuen, erosketa, dohaintza edo mailegu bidez. Erakusketa hau orain arte Panza Bildumari buruz egindakoen artean osoena da, eta agerian jartzen du Panza bikotearen sena eta mezenasgo-lan emankorra bildumagile gisa, bai eta haien babesa izan zuten artisten ikuspegi iraultzailea ere.

Bilduma honek artearen historiaren aldi iraultzaile bat adierazten du. Objektu artistikoari idulki eta harroin tradizionala kentzean, artisten belaunaldi honek obrak bere ingurunearekin bat egitea lortu zuen, eta ikuslearen, objektuaren eta arkitekturaren arteko elkarrekintzan oinarritu zen. Artista hauek, objektu artistiko zehatzean baino gehiago, ikusleak obrarekin duen esperientzian jarri zuten arreta guztia, bai eta pertzepzioari dagozkion prozesuen azterketan ere. Artista kontzeptualak ideian oinarritu ziren eta postminimalistak sorkuntza-prozesuetan, azken emaitza eta obra originala nagusi ziren tradizio artistikoarekin hautsiz. Hemen aurkezten diren obrak 1960ko, 1970eko eta 1980ko hamarkadetakoak izan arren, asko erakusketa honetarako berriro eraiki dira, asko kokapen zehatzetarako egindakoak baitira, artisten irizpide kontzeptualei jarraikiz. Artista hauek pinturaren eta eskulturaren, artearen eta ideiaren, objektuaren eta ingurunearen arteko bereizketa konbentzionalak baztertu eta berriro definitu dituzte arteari buruzko ikuspegiak, eta artea izan daitekeen horren aurrean ditugun pertzepzioei desafio egiten jarraitzen diete.

BESTE ATALAK

Sarrera

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Brice Marden

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Dan Flavin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hamish Fulton

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

James Turrell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jan Dibbets

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jene Highstein

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joel Shapiro

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Long

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Sol Lewitt

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Bruce Nauman

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Carl Andre

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Donald Judd

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Doug Wheeler

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hanne Darboven

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joseph Kosuth

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Larry Bell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Nonas

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Serra

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Irwin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Mangold

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Morris

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Ryman