Edukira zuzenean joan

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma

Donald Judd

Info gehiago

Hanne Darboven

Info gehiago

Atalak

Doug Wheeler

Doug Wheeler-en (1939–) obrak Arizonan izan zituen bizipenen eragina jaso du. Izan ere, artistari argiaren jokabidearen eta ezaugarrien aurrean nabari zaion kezka bertako lurren hedadura izugarrietatik eta zeru ikusgarritik datorkio. Berehala baztertu zituen objektu eramangarri tradizionalak eskala handiko inguruneak sortzeko, aukera ematen baitzioten argiaren efektuak eszenaratzeko eta manipulatzeko. Bere lana pertzepzioari loturiko fenomenoen azterketan oinarritzen da. 1968an, Wheelerrek kontrolpeko argi artifizialarekin esperimentuak egiten zituen jadanik bere estudioan, eta gabezia sentsorialaren teknikak erabiltzen zituen, ikuslearen arreta barne-prozesu eta erantzunetarantz, hau da, prozesu kinestetikoetarantz zuzentzen dutenak.

SF NM BI SP 2000, aurretiko SA MI DW SM 2 75 (1975) obran oinarritua, Ganzfeld-en fenomenoaren printzipioaren araberakoa da. Efektu hori lortzeko, artistak ikus-eremu huts bat sortu zuen, ikusmenarentzat erreferentzia-esparrurik ez zuen ingurune bat, erakusketaren espazioa kolore zuri matez pintatuz eta berau kurbatuz edo biribilduz, zorua eta pareta elkartu edo bereizten ziren guneak, eta pareten eta sabaiaren artekoak antzeman ez zitezen. Argi ultramore eta halogenoz argituta, gela hutsak espazio amaigabea dirudi. Hala eta guztiz ere, Wheelerrek argi uzten du bere obra ez dela irudipena, “esperientzia erreal antzemangarria” baizik. Bere ikuspegi zientifikoa agerian geratzen da obraren izenburuan, alegia, obraren instalazioaren lekuari eta datari eta Wheelerren izenari eta bere estudioko helbideari dagozkien laburdurak. 1975ean jarri zuen erakusgai lehen aldiz, Milango Salvatore Ala Gallery-an, eta jatorrizko obra berriro diseinatu da orain ikusgai dagoen Guggenheim-eko aretoaren ezaugarri zehatzetara egokitzeko. Lehenik oinetakoak kentzeko eskatzen zaio ikusleari espazioan sartzeko pasa behar duen kanpoko ganbaran. Espazioaren barruan, sei minutuko zikloetan elkarren segidan piztu eta itzali egiten diren argi artifizial batzuek argi naturalaren gorabeherak imitatzen dituzte. Eguneko orduaren arabera, bisitariak eguerdiko argitasun itsugarritik hasi eta ilunabarreko argi ahuleraino antzeman ahal izango ditu. Egunetik gauera bitarteko iraganbidea arintzean, Wheelerrek normalean antzematen ez ditugun argi-aldaketen aurrean sortzen diren erraietako erantzunetan arreta jartzera bultzatzen gaitu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Brice Marden

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Dan Flavin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hamish Fulton

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

James Turrell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jan Dibbets

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jene Highstein

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joel Shapiro

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Long

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Sol Lewitt

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Bruce Nauman

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Carl Andre

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Donald Judd

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Doug Wheeler

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hanne Darboven

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joseph Kosuth

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Larry Bell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Nonas

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Serra

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Irwin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Mangold

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Morris

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Ryman