Edukira zuzenean joan

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma

Joel Shapiro

Info gehiago

Sol Lewitt

Info gehiago

Atalak

Richard Long

60ko hamarkadaren erdian, Richard Long (1945ean jaioa) paisajean hasi zen zuzenean artea sortzen, bere osagai naturaletan oinarrituz, hain zuzen. Londresko St. Martin’s School of Art-en ikasi zuen, eskultura esperimentalaren departamentuagatik ospe handia zuen eskolan eta, izan ere, bere lehenengo obrak bertan ikasten ari zen bitartean egin zuen ibilbide batekin zerikusia zuen. Ordutik, mundu guztian zehar ibili da bidaiatzen eta oso desberdinak diren lekuak ezagutzen, esaterako Laponia, Himalaya, Sahara eta Zirkulu Polar Artikoa. Bidaia horiek dira bere argazkien eta erabiltzen dituen mapen bidez erakusten duen konstantea, bai eta leku desberdin horietatik itzultzean muntatzen dituen egitura eskultorikoen bidez ere.

Barne-eskultura horiek egiteko, Longek harriak, makilak, belarra, lokatza eta beste osagai natural batzuk erabili izan ditu erakuntza geometriko sinpleak sortzeko. Bere belaunaldiko beste artista batzuei bezala, Longi seriazioa, forma mugatuak eta obraren burutzapen materialetik aldentzea interesatzen zaio. Bere kide asko bezala, obraren eta bere ingurunearen arteko erlazioak erakartzen du, eta sarritan kokapen zehatzetarako artelanak sortzen ditu. Hasiera batean Madrilgo Palacio de Cristal-en instalatutako Madrilgo zirkulua (1986) obraren forma biribilduak eraikinaren beraren forma kurbatuak nabarmentzen zituen. Obra honetan, bere ohiko prozedurari jarraituz, arrokak ez zituen Longek berak moztu. Segoviatik gertu dagoen harrobi batera joan zen eta bertan harriak aukeratu zituen; ondoren, harri haiek instalatuko ziren museora bidali zituzten, amaitutako obrari forma emanez. Longek ez du bere eskulturetarako itxura zehatzik aldez aurretik ezartzen, nolabaiteko askatasuna uzten baitu erakusketa bakoitzean muntatzen direnean.

Longek paisajean egin izan dituen esku-hartzeen artean arroka-zirkuluen edo artistak zapaldutako belar-lerroen gisako muntaiak daude. Bere asmoa ez da muntaia horiek iraunkorrak izatea eta normalean, bere obren argazkiak egin eta gero, hasieran zen bezala uzten du paisajea. Obra hauek historiaurreko monumentuen —Stonehengekoa adibidez— nostalgia eta misterioa gogora ekartzen digute.

BESTE ATALAK

Sarrera

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Brice Marden

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Dan Flavin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hamish Fulton

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

James Turrell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jan Dibbets

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jene Highstein

Bruce Nauman

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Carl Andre

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Donald Judd

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Doug Wheeler

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hanne Darboven

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joseph Kosuth

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Larry Bell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Nonas

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Serra

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Irwin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Mangold

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Morris

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Ryman