Edukira zuzenean joan

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma

Bruce Nauman

Info gehiago

Donald Judd

Info gehiago

Atalak

Carl Andre

Carl Andre-ren (1935–) obrak ezaugarritzat dituen zoruko muntaiek eskultura tradizionalaren bertikaltasuna gaitzesten dute, eta artistak eskulturaren bilakaera ideialari buruz duen teoria adierazten dute, formatik egiturara eta hortik kokalekura igaroko litzatekeena, alegia. Materialak azpimarratu beharrean, Andrek nahiago du materialak erabiliz espazioa azpimarratzea. Materialetan ia ez duenez esku-hartzen, agerian uzten ditu hauek berez dituzten nolakotasunak. Artistak modulu trukagarriak erabiltzen ditu, elementu batzuei beste batzuei baino garrantzi handiagoa eman gabe, ikus daitekeen egitura bakarra egitura matematikoa baita. Obra linealak zenbaki lehenetan oinarrituak daude; karratuak eta laukizuzenak, berriz, zenbaki konposatuen bidez eraikiak daude.

60ko hamarkadaren hasieran, Andrek Pensilvaniako trenbidean lan egin zuen. Esperientzia horrek bere jaioterria den Quincy-ko (Massachussetts) harrobi eta ontzioletatik zetorkion material industrialetarako zaletasuna piztu zion. Andre zoruan horizontalean muntatutako modulu-unitateak manipulatzen hasi zen. Errailek eta bagoiek bezalaxe, Andrek 1967an sortu zuen serieko metalezko xaflek, eta horien artean 10 x 10 Altstadt kobrezko karratuak, eremu jakin bat mugatzen dute ingurune zehatz batean. Alfonbra edo moketa baten antzera —Andreren obra sarritan objektu hauekin konparatu izan da—, ikusleak eskulturetatik ibil daitezke, zapalduz eta sortzen dituzten espazioetan barneratuz. Obraren erdi-erdian dagoenean, ikusleak honen ezaugarri fisikoak eta estetikoak antzeman ezin baditzake ere, materialen egindurari eta masari dagozkion ezaugarri nagusiak igar ditzake bere oinen azpian sentitzen dituenean. Gainazal eta tonu islatzailez osatutako paleta zabal batez baliatuz, Andrek aukeratzen dituen metalek, hemen ikusten dugun kobreak, aluminioak eta altzairuak, adibidez, erantzun desberdinak dituzte, eta soinu desberdinak egiten dituzte zapaltzean. Hauxe dio artistak: “niretzat elementuen taula periodikoa, pintorearentzat koloreen espektroa dena da...”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Brice Marden

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Dan Flavin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hamish Fulton

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

James Turrell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jan Dibbets

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jene Highstein

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joel Shapiro

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Long

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Sol Lewitt

Doug Wheeler

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hanne Darboven

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joseph Kosuth

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Larry Bell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Nonas

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Serra

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Irwin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Mangold

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Morris

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Ryman