Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
Robert Mangold
Robert Ryman
Atalak
Robert Morris
- Izenburua:
- Robert Morris
- Erakusketa:
- Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Materiala | Tamaina | Dantza
- Mugimendu artistikoak:
- Land Art | Minimalismoa | Prozesu-Artea
- Aipatutako artistak:
- Morris, Robert
Bere obra bisualaren eta saiakuntza kritikoen bidez, Robert Morris-ek (1931–) 60ko eta 70eko hamarkadetako arte-mugimendu garrantzitsuenetako batzuk definitzen lagundu du: zereginetan oinarritutako dantza, eskultura minimalista, prozesu-artea (Process Art) eta lur-lanak (earthworks).
Morrisek dantzan duen interes handia San Franciscon piztu zitzaion. 1959an, New Yorkera bizitzera joan zenean, Judson Dance Theater izenez ezagutzen zen dantzarien konfederazio ireki batean parte hartu zuen. Inspirazio bila, Judsoneko kideetako batzuek, John Cagek musika-errepresentazioetan barneratutako eguneroko soinuek eraginda, kaleko jendearen mugimendu arruntenak behatzeri ekin zioten. Bere aldetik, Morrisek obra batzuen koreografia sortu zuen, eta horietan dantzariek zurezko panelak arrastaka eraman eta jabalinak jaurtikitzen zituzten. Objektu minimalistak sortzen hasi zen dantza haietarako osagai gisa, eta dantzan zuen interes horrek objektu artistikoen sorkuntza aztertzera eraman zuen, ikuspegi formal zehatz batetik baino gehiago errepresentazioaren ikuspegitik.
Morris zurezko eskulturak egiten hasi zen, ate handi angeluzuzenen eta formako habeen itxurakoak. 60ko hamarkadaren erdialdera, proportzio arkitektonikoak zituzten instalazio eta egitura handiagoekin aurrez-aurre jarri nahi izan zuen ikuslea. Altzairuzko xaflez egindako eskulturak, eraikuntzak egiteko erabiltzen diren egiturazko elementuez osatuak, bere gorputzaren dimentsioez gehiago jabetzea eragiten dio ikusleari, forma geometriko sinple eta handi horiek aurrean dituela. Labirinto formako eskulturetan, ikuslea eskulturan sartzen da bere inguruan ibili beharrean, ikuslearen espazioa eta eskulturarena hasi eta bukatzen den guneari buruzko galdera sorraraziz. Ikusleak labirintoetan barrena dabiltzan bitartean, jakin gabe aztergai bihurtzen dira: labirintoaren arratoi, hain zuzen. Ikusleen mugimenduen koreografia erregulatzen duen neurrian, labirintoak Morrisen dantzetako baten errepresentazioaren partitura dira baita ere.