Edukira zuzenean joan

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma

Richard Serra

Info gehiago

Robert Mangold

Info gehiago

Atalak

Robert Irwin

Robert Irwin-ek (1928–) egindako adierazpen ezagun batzuetan hausnarketa hau egin zuen: “Artista izatea ez da, inolaz ere, koadroak egitea. Gure benetako ardura gure kontzientzia-maila eta pertzepzio-modua da”. Bere ibilbide artistiko osoan zehar, Irwin pertzepzioei buruzko datuak berriro antolatzen saiatu da, pertzepzioa ikusmenaren prozesuan oinarritzearren hain zuzen, ez ordea objektu artistikoaren gainazaletan eta muga fisikoetan. Interes handiagoa agertu du fenomeno berriak ezagutzeko, objektuak eraikitzeko baino.

Pertzepzioaren azterketan gero eta gehiago sakondu ahala, Irwinek mihisearen formatu tradizionala baztertu zuen 1966an diskoen serieari ekiteko. Diskoek arazo zehatz batean dute sorburua, eta Irwinek honela planteatu zuen arazo hori: “Nola pinta dezaket koadro bat mutur batean hasi eta bestean amaitu beharrean inguruan duen espazio edo ingurunea barne hartuko duena eta bertan txertatuko dena?”. Gris argi berde arrosa more koloreko diskoa (1966–67), seriea osatzen duten aurrenetakoa, paretatik ateratzen den aluminiozko disko handi bat da, nahiko ganbila. Flotatzen ari den gorputz zehaztugabe bat ematen du, eta sentsazio hori diskoaren erditik dirdira egiten duen eta sotilki kalibratuta dagoen kolore-espektro batek areagotzen du. Obra argituta dagoen moduak diskoa arrosa-leiho formako argiez eta itzalez osatutako marrazki landu batean desegitea eragiten du. Obra paretaren gainean flotatzen ari dela ematen du, eta hiru osagaiek, hau da, diskoak, itzalak eta arkitektura-elementuak pinturari dagozkion muga fisikoak gainditzea lortzen dute. Objektuak bere inguruarekin duen erlazioaren aurrean artistak erakutsitako kezka nabarmenago antzematen da eskala handian egin zituen ondorengo proiektuetan. Horietan, obrak aretoaren espazio guztia edo instalatu deneko berariazko leku guztia hartzen du.

BESTE ATALAK

Sarrera

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Brice Marden

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Dan Flavin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hamish Fulton

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

James Turrell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jan Dibbets

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jene Highstein

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joel Shapiro

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Long

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Sol Lewitt

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Bruce Nauman

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Carl Andre

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Donald Judd

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Doug Wheeler

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hanne Darboven

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joseph Kosuth

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Larry Bell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Nonas

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Serra

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Irwin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Mangold

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Morris

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Ryman