Edukira zuzenean joan

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma

James Turrell

Info gehiago

Jene Highstein

Info gehiago

Atalak

Jan Dibbets

1967az geroztik, Jan Dibbets (1941ean jaioa) artista holandarrak argazkigintzaren teknika erabili du pertzepzioaren anbiguotasuna ikertzeko. Gaiak —orokorrean paisajeak, zerumugak eta barrualde arkitektonikoak— ikuspegi desberdinetatik aldi berean aztertzen ditu, denboraren iragaitea eta argiztapenaren baldintza desberdinak erakutsiz. Artistak denbora eta mugimendua adierazteko erabiltzen du argazkia eta, horrela, arte tradizionalaren ezaugarri diren izaera estatikoa eta irudipenezko espazioa zalantzan jartzen ditu.

Dibbets pintore gisa hasi zen, nahiz eta geroago eskulturari eta argazkigintzari ekin zion Londresko St. Martin’s Art School-en ikasten ari zen bitartean. Pertzepzioaren iraunkortasuna eteteko argazkiak eskaintzen dituen aukerak ezagutzean, Dibbets sistematikoki hasi zen teknika hau erabiltzen. 1970eko egunik laburrena nire etxean 6 minuturo argazkia aterata obran, hirurogeita hemeretzi argazkik egun batek dituen une desberdinak erakusten dizkigute artistaren etxeko leihotik ikusten den ikuspegiaren bidez, egunean zehar argitasunetik iluntasuneraino doazen aldaketak jasotzen direlarik. Bere obraren gaia ez da leihoaren forma, egunaren iragaitea baizik, ikuspegien segida dotore baten bidez erakusten zaigularik. Horrekin loturiko beste obra batean, Sperone erakustaretoko itzala (Turin) (1971ko martxoaren 10a), Dibbetsek aretoaren zoruan argien eta itzalen mugimenduak sortutako marrazki geometrikoen bitartez denboraren iragaitea islatzeko erabili zuen kamera. Hamabi argazkiek, aurretik aipatutako obrari dagozkion beste argazkiak baino askoz ere abstraktuagoak izanik, xehetasun hutsalak eta naturalistak alde batera uzten dituzte denboraren iragaitearen erretratu material batean argiaren pertzepzioa kondentsatzen duten konposizio abstraktuetan oinarritzeko. Dibbetsek aire zabalean egin dituen obretan denborari forma emateko ere erabili izan du zorroztasun dokumental hau, adibidez Itsasgora (1969) eta Itsasoa/Zerumuga (1971) lanetan.

BESTE ATALAK

Sarrera

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Brice Marden

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Dan Flavin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hamish Fulton

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

James Turrell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jan Dibbets

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jene Highstein

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joel Shapiro

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Long

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Sol Lewitt

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Bruce Nauman

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Carl Andre

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Donald Judd

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Doug Wheeler

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hanne Darboven

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joseph Kosuth

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Larry Bell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Nonas

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Serra

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Irwin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Mangold

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Morris

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Ryman