Edukira zuzenean joan

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma

Robert Irwin

Info gehiago

Robert Morris

Info gehiago

Atalak

Robert Mangold

Robert Mangold-en (1937–) obrak itxuraz desberdinak diren pinturaren eta eskulturaren kategorien arteko bereizketa ezabatzen du. Tradizioz, bai pintura figuratiboak bai pintura abstraktuak sakontasunaren irudipena sortuz baliabidearen izaera bidimentsionala ukatu badute ere, Mangolden pinturek mihisearen gainazala nabarmentzen dute, pinturaren irudipen hori zalantzan jarriz. Pinturaren osagai formalak arakatzen ditu, esaterako kolorea eta forma, eta ohi kanpoko kolore–paleta —sarritan harrigarria— geometria mugatu baten azterketarekin bateratzen du.

Yale-n Arte Ederretako Master titulua lortu ondoren, Mangolden ibilbide artistikoa 60ko hamarkadaren erdialdean hasi zen, molduraz, ertzez eta ebakiz osatutako pintura monokromo handiak egiteari ekin zionean, hain zuzen. Bere ondorengo Guneak seriean, eta horien artean Gune arrosa neutroan (1966), mihiseen formek artistak Manhattanen zuen apartamentutik ikusten zituen eraikinek ebakitako espazioak gogorarazten dizkigute. Obra hau eta seriea osatzen duten beste batzuk pistolaz aplikatutako olio-pinturak izan arren, hurrengo obrak egiteko Mangold arrabola erabiltzen hasi zen pintura akrilikoa mihisearen gainean aplikatzeko, eta teknika honen bidez baliabidearen lautasuna nabarmentzen zuten tonu opako batzuk lortu zituen. Formadun mihise horietan metodo hau erabiltzean, artistak uko egiten dio euskarria “leiho” gisa hartzeari, zabaldutako oihalaren nolakotasun eskultorikoa azpimarratuz.

Bere obra askotan, Mangoldek pertzepzioa lantzen du, mihisean sarritan akastuna edo osatugabea den forma geometriko bat barneratuz, eta horren bidez ikuslea geometriari buruz duen ezagutza erabiltzera behartzen du, pertzepzioen bidez obra ebatzi dezan. Adibidez, Zirkulu-pintura 3 lanean (1973), laukiaren bi aldek ez dute elkar ukitzen, baina obra lehen aldiz behatzean bere forma inplizitua onartu eta irudia benetako karratu bat dela interpretatzen dugu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Brice Marden

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Dan Flavin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hamish Fulton

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

James Turrell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jan Dibbets

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Jene Highstein

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joel Shapiro

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Long

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Sol Lewitt

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Bruce Nauman

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Carl Andre

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Donald Judd

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Doug Wheeler

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Hanne Darboven

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Joseph Kosuth

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Larry Bell

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Nonas

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Richard Serra

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Irwin

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Mangold

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Morris

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma, Atala, 2000

Info gehiago

Robert Ryman