Clemente
Francesco Clemente [erakusketaren] gaikako antolamenduari buruz mintzo da
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Ongi etorri New York hirian bizi den Francesco Clemente artista italiarrari buruzko atzera begirako erakusketara.
Lauren Hutton naiz, Francescoren laguna, eta entzuteko gida honetako gidari izango nauzu. Artistak bere obrari buruz dituen iritziak aktore batek irakurriko ditu.
Atzera begirako erakusketa gehienak ez bezala, honako hau gaikako hurrenkerari jarraiki antolatu dugu, hurrenkera kronologikoaren arabera beharrean. Zortzi atal daude guztira, bakoitza artistaren esperientziatik bertatik ateratako gai bati buruzkoa. Atal guztiek halako bidaia bat osatzen dute, artistak bere bizitzako une bakoitzean bizi izandako kezkak jasotzen dituen bidaia hain zuzen ere.
Pintoreak berak izendatutako zortzi agertokiak hauek dituzue: “Ni”, “Jaiogabea”, “Bestiarioa”, “Eraldaketa bere baitan”, “Zinginarriak eta otoitzak”, “Liburuak, palinpsestoak, lankidetzak”, “Zerua” eta “Gelak”. Izenburu hauek artistaren ikuspegi artistikoaren oinarria osatzen duten sistema metafisikoak, numerologia, mitologia eta astrologia dituzte goiargitzat.