Clemente
Priapea. 1980, freskoa
Iruzkinak
Anil koloreko gela. 1983–84, anil‑koloreko tindagaia eta ikatz‑ziria zilarrezko eranskinekin, eskuz egindako Pondicherry paper gainean. Papera eskuz ehotako kotoizko xingolez lotua dago
- Izenburua:
- Anil koloreko gela. 1983–84, anil‑koloreko tindagaia eta ikatz‑ziria zilarrezko eranskinekin, eskuz egindako Pondicherry paper gainean. Papera eskuz ehotako kotoizko xingolez lotua dago
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Espiritualtasuna | Herri-kultura | India
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Gela honen barruan egotea, kanpin‑denda baten barruan egotea bezalakoa da. Alboko hormak, eskuz egindako paperezko panelak dira, eta anil koloreko tintazko putzu batean murgilarazi ziren, Clemente-ren lagun baten etxean, Madrasen (India). Ondoren, kotoizko xingola batzuk erabili zituen paperak elkartzeko. Urdinez inguratuta gaude guztiz, kolorez inguratutako bizipen gartsua biziaz.
Une batzuk igaro ondoren, inguratzen gaituen kolore urdina irudiz gainezka dagoela konturatuko gara. Leihoen ordez, ikatz‑ziriz egindako marrazkiak eta Indiako eskulangileen lantokietatik ekarritako mailuez landutako zilarrezko iruditxoak ikus ditzakegu. Gai erotikoa ametsetan bezala aurkezten zaigu: landareak, animaliak, giza aurpegiak, genitalak.
Clemente bidaiari sutsua izanagatik ez da ohiko turisten modukoa. Edonora doala ere, bestelako kultura batean buru‑belarri murgiltzea da bere helburua. Instalazio honetako papera tindatu zuenean, bitarteko horretan murgilduta egon zen, murgildu hitzaren adiera estuan: anila gorputz gainean, anila arropetan, anila alde guztietan, hainbat egunetan zehar.
Clementerentzat, India antzinako jainko‑jainkosek osasun bikaina zuteneko tokia, izpiritualtasuna eta sexualitatea lotuta daudeneko tokia da, egunerokotasunaren berraragiztatzea azken batean. Bere hitzetan esanda: “Berez berraragiztatu egiten gara gure eguneroko bizitzan, eta nik izatearen prozesu hori jaso besterik ez dut egiten”.