Clemente
Francesco Clemente Indiari buruzko iritzi osagabeen antolamenduari buruz mintzo zaigu
Nire herriaren historia I. 1990, tinta indiarra eta gouachea, tamarindoko bitela‑paper gainean, 18 lamina
Iruzkinak
CVIII (108). 1985, akuarela paper gainean
- Izenburua:
- CVIII (108). 1985, akuarela paper gainean
- Erakusketa:
- Clemente
- Gaiak:
- Artea eta erlijioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espiritualtasuna | Hinduismoa | India
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Figuratiboa
- Teknikak:
- Akuarela
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Clemente, Francesco
Francesco-k “bilduma” izena ematen dien irudi‑multzoak osatzeko ohitura du, bere ustez denek ere pintura bakarra osatzen baitute, eta elkarrengandik bereizi ezinak dira. Akuarela‑multzo hau Madrasen (India) egin zuen 1985eko udazkenean, eguneroko meditazio‑ariketa gisa. Garai hartan kantu hinduak ikasten ari zen, eta lan hauek ahots eta tonuetan pentsatuz burutu zituen.
Era berean, interes handia du numerologiarekiko, zenbait zenbakiri esanahi mistikoa egokitzen dien sistemarekiko. Indiar askok bezala, ehun eta zortzi alez osatutako arrosarioa darama lepotik zintzilik. Baina zenbaki‑eskemekiko atxikimendu hau ez zen inoiz oso zorrotza izan Clementerengan. “Ehun eta zortzi” izeneko sekuentzia honetan, ehun eta bederatzi irudi daude berez.
Irudi horietan abstraktutik figuratiborako alorrak jorratzen ditu Francescok: kolore‑zurrunbiloak, xake‑taulen antzeko diseinuak, esku bat, bular bat agertzen dira batetik besterako ibilbide horretan. Ikusleak mota bateko irudietatik beste era bateko irudietara eraman nahi ditu, inolako hausturarik sortu gabe. Aniztasuna lortzeko, eskuz egindako orriak hainbat neurri eta formatan bihurritzen ditu, eta gero, pintatzeko garaian paper‑puska gehiago kentzen ditu zenbaitetan.
Sekuentzia hau amaitzen ari zenean, montzoi‑euriek urpean utzi zuten bere etxean. Clementeren lagun bat bizkor ibili zen, eta hari eskerrak, salbatu egin ziren akuarela hauek uholde hartatik.